Show simple item record

dc.contributor.advisorErdozia Uriarte, Kepa ORCID
dc.contributor.authorMartinez Calvo, Gorka
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T17:31:59Z
dc.date.available2020-05-20T17:31:59Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43327
dc.description.abstractGaur egungo mundu globalizatu honetan elebiduna izateak garrantzi handia hartu du. Jende elebiduna zein eleanitza aurkitzea geroz eta ohikoagoa da eta, hortaz, bigarren hizkuntza baten ikasketa arruntena da gaur egungo gizartean. Elebitasunak hartu duen garrantziaren ondorioz, elebidunen ikerketak areagotu egin dira. XX. mendean, psikolinguistika alorra sortzean, elebakarretan zentratzen ziren ikerketak batez ere; aldiz, elebitasunak garrantzia hartuz geroztik, ikerketa eta esperimentu ugari burutu dira hiztun elebidunen inguruan. Honi jarraituz, lan honetan batik bat bigarren hizkuntza (hemendik aurrera H2) baten ikaskuntzan zentratuko naiz, askotan lehen hizkuntza edo ama-hizkuntzako (hemendik aurrera H1) garapenarekin, ikaskuntzarekin, jabekuntzarekin eta prozesamenduarekin alderatuz, desberdintasunak ikus ditzagun. Honekin batera, XX. mendean zehar garatutako hizkuntza jabekuntzaren ideia desberdinak aurkeztuko ditugu (innatismoa, behaviorismoa…). Honi jarraituz, aro kritikoaren hipotesiari arreta jarriko diogu. Ondoren, H2ko ikaskuntzan zentratuko gara; honetarako, bigarren hizkuntza baten ikasketa prozesuan eragina duten alderdiak aurkeztuko ditugu. Faktore horien artean H1 eta H2ko (des)berdintasunak, jabekuntza-adina, hizkuntza-maila edota murgilketa egongo lirateke. H2ko maila jaiotzetiko hizkuntza baten mailara heltzeko zailtasunak zeintzuk diren ikusiko ditugu, hiztunen erronketako bat baita natiboen maila lortzea; hortaz, hizkuntzaren zein alor (fonologia, sintaxia, lexikoa…) gara daitekeen gehiago eta gutxiago ikusiko dugu. Elebitasunarekin jarraituz, honek dituen abantaila zein desabantailak azalduko dira, betiere elebakartasunarekin alderatuz. Elebiduna zein eleanitza izateak onura handiak ditu, hala nola hizkuntza batean baino gehiagotan komunikatzen jakitea. Aitzitik, elebidunak izan ditzakeen kalteak ere aurkeztuko ditugu. Ikusiko dugu zeinek hobe ditzakeen kognizio prozesuak eta zeinek gal lezakeen hitz-jariakortasuna hiztegi ariketetan, esate baterako. Jakinda gure hizkuntza kasu-sistema ergatiboa dela, azken atalean ergatibotasunaren prozesamenduaz arituko naiz, bi artikulu oinarri hartuta. Honetan, ikusiko dugu natiboek eta ez natiboek nola prozesatzen duten ergatibotasuna. Esan bezala, euskara ergatibo-absolutiboa da; espainola aldiz, nominatibo-akusatiboa. Ikusita hizkuntzen arteko bereizle bat kasu sistema dela, interesgarria egingo zaigu jakitea natibo eta ez natiboen prozesamendu sintaktikoen desberdintasunak, ondorioak atera ditzagun. Lanari amaiera emateko, jorratutako elebitasunaren gai honetatik ateratako ondorioak plazaratuko ditut, baita nire ikuspuntua ere.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectelebitasunaes_ES
dc.titleElebitasuna: natibo eta eznatiboak aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-07-24T11:22:57Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses_ES
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister90283-737243-11
dc.identifier.gaurassign70008-737243


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record