Euskal gatibuak eta mundu islamiarra (XVII. eta XVIII. mendeetan)
View/ Open
Date
2020-05-20Author
Albisu Iriarte, Miguel
Metadata
Show full item recordAbstract
Aro Berriko gizarteko partaideek bazekiten itsasoko bideetan ibiltzen zirenek (itsasgizon, soldadu, merkatari eta edozein bidaiari) ekaitzek eragindako arriskuei aurre egiteaz gain, kortsario turko-berberiarren esku erortzeko arriskua zutela. Hori dela eta, gatibutzatik askatzeko bildu behar zen dirua lortzeko hainbat bide erabili zituzten: testamentuetan beren-beregi errukizko obren bidez gatibuen berrerosterako emandako
dohaintzak, aberats eta jauntxoek eratutako patronatuen bidezko maileguak, ordena berrerosleen limosnak, norbanakoen dohaintzak eta beste. Kasu batzuetan, gatibuak askatzeko ekinaldiek norbanako, agintari eta ordena berrerosleen lankidetza estua eskatzen zuen. Gatibuak hainbeste izanik, hurkoek eta erkideek nahi izaten zuten tokian
bildutako dirua lehentasunez erabil zedila tokiko gatibuak askatzeko. Horrela, euskal jatorriko itsasgizonen anaidiek beren erkideenganako elkartasunez jokatzen zuten. Kortsario turko-berberiarren eskuetan erortzeko ikara oso hedatua egon zen Euskal Herri osoan. Zinezko arriskua desagertu eta beranduago ere, ordena berrerosleak
limosna eta oinordekotzetako dohaintzak jaso izanak erakusten duenez.