Show simple item record

dc.contributor.advisorEtxeberria Ramírez, Isabel
dc.contributor.authorMendiluze Ormaetxea, Ainhoa
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-22T16:24:25Z
dc.date.available2020-05-22T16:24:25Z
dc.date.issued2020-05-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43387
dc.description54 p. : il. -- Bibliogr.: p. 31-33
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honek Lucia Berlin idazlearen «Grief» ipuina ingelesetik euskarara ekartzea du ardatz, eta bi zati ditu: itzulpena eta itzulpen-prozesuaren analisia. Analisi-lanaren zati nagusia «Grief» itzultzeko ariketa praktikoaren bueltan hezurmamitzen da, prozesuan zehar izandako gogoeta-bilduma moduko bat baita. Lehenik eta behin, ipuina testuinguruan kokatuko dugu, idazlearen biografiaren bidez, hau da, lana bere sorburu testuinguruan kokatuz. Ondoren, Lucia Berlinek xede-kulturan duen entzuteari buruz jardungo gara; bere lanak oraindik ez daudenez euskaraz argitaratuta, euskal kulturan erdaretako bertsioek izan duten harrera aztertuko dugu. Gogoetak hiru bloke nagusitan aurkeztuko ditugu: lexikoa, morfosintaxia eta pragmatika. Hala ere, bloke nagusi horietatik kanpo kokatu dira bi alderdi, ahozkotasunari eta pertsonaien karakterizazioari dagozkionak, alderdiok zehar lerro izango baitira hiru bloke nagusietan ez ezik, itzulpen-prozesu osoan ere. Bloke nagusien muina itzulpen-prozesuan zehar suertaturiko zailtasunak dira, eta erabakien nondik-norakoak azaltzen dituzte. Lexikoaren blokean, lexiko-elementu zehatzez arituko gara: testuaren izenburuaz eta azken esaldiaz, maileguen erabileraz, terminologiaz, erregistroaz, esanahi murrizketaz eta adierazkortasunaz. Adibide eta itzulpen-arazo zehatzak aztertzeaz gain, euskara batuaz eta Iparraldeko euskaldunez mintzatzeko parada ere izango dugu. Bigarren blokean, «morfosintaxia» izenekoan, batik bat tratamenduari buruzko lanketa egingo dugu; bertan, jakin nahi izan dugu euskaraz ea hitanoa noiz eta nola erabili izan den eta euskarazko itzulpenetan zein toki izan duen, hala gure itzulpenean erabiltzea zuzena ote zen jakiteko. Hirugarren bloke nagusian, «pragmatika» izenekoan, adibideen bitartez azalduko dugu literatur itzulpenean pragmatikak duen garrantzia, lexiko-zehaztasuna bigarren mailako izateraino; jarraian, kultur erreferentziez, hizkuntzen arteko distantziez eta haur hizkeraz jardungo gara. Lanarekin amaitzeko, ondorio nagusiak laburtuko ditugu. Ikus daitekeenez, «Grief» ipuinaren alderdi ugari eta askotarikoak aztertu ditugu, eredu jakinak zein joera orokorrak. Adibide praktiko bat izateaz harago, lanak literatur testu baten itzulpen prozesua aztertzeko aukera ematen du.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.title«Grief» ipuinaren itzulpena eta analisia (ingelesa-euskara)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-07T10:29:59Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister96179-795761-09
dc.identifier.gaurassign83423-795761


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record