Historiaurrea 20. Arte Levantiarraren arazoak: kronologia eta perspektiba
View/ Open
Date
2020-05-22Author
Villarias Hernandez, Peru Behorzai
Metadata
Show full item recordAbstract
Arte Levantiarraren inguruan ebazpenik gabe edo guztiz zehaztuta ez dauden bi alderdi aztertzen ditugu lan honetan. Alde batetik eztabaida krono-kulturalaren inguruan arituko gara, bertan Arte Levantiarraren, Arte Eskematikoaren, Arte Makroeskematikoaren eta Arte LinealGeometrikoaren arteko kronologia erlatiboaren arazoak aztertuz. Horretarako historiografiaz, definizioez, edukiez, kokapen geografiko eta espazialaz, estiloez edota arte higigarrian dauden paraleloez baliatuko gara. Honela, ikerlari ezberdinek zer jarrera hartzen duten ikusi ahal izango dugu, egun dauden korronte ezberdinak alderatuz. Hau da, Arte Levantiarraren jatorria Paleolitoan, Epipaleolitoan edo Neolitoan dagoenari buruzko gogoetak ikusten ditugu. Azkenik, etorkizunerako bidean teknika arkeometrikoek izan dezaketen eraginaz mintzatuko gara motz. Bestalde, perspektiba sortzeko prozedura eta emaitzak aztertuko ditugu. Hauek, faktore ugariz eraginda egongo dira, hala nola, arrasto deiktikoengatik, konbentzio estilistikoengatik, tinta laua erabiltzeagatik, autorearen abilezia maila eta abilezia motarengatik, prozedura mnemonikoengatik, euskarriarengatik, ikerlariaren kultura eta konbentzioengatik, tresna artistiko eta teknikoengatik, konposaketa prozedurengatik, elementu ezberdinen arteko erlazioagatik, etab. Modu honetan, irudi zoomorfo, antropomorfo eta eszenek dituzten perspektibaren ebazpena ikusten dugu. Hortaz, Arte Levantiarrak eszenen bitartez eta beste ezaugarri askoren bitartez lortzen duen dinamikotasun eta narrazio ahalmena ikusiko dugu. Eta horretarako, perspektiba konikoa, perspektiba kontrapikatua edo perspektiba mistoaren aldaera ezberdinak erabiltzen dituztela ikusten dugu, gure margotzeko erara uste dena baino gehiago hurbiltzen diren ezaugarriak. Azkenik, perspektibaren gaiak sorrarazi digun gogoeta pertsonala adierazten dugu, batez ere, irudien ekintza edo gertakizuna ulertzeak sugestio bidez aditzera ematen digun perspektibaren sentsazioaz hitz egiten diguna. Hau, inongo jomugarik gabe eta zuhurtzia osoz bibliografiaren bitartez defendatzen saiatuko gara. Aurreko guztiaren konklusio gisa, honakoa ondorioztatzen dugu: Arte Levantiarraren irudikapenak batez ere, mitoen narrazio izaerarekin, denboran luze irauteko grinarekin eta eredugarritasunerako ahaleginekin lotu daitezkeela. Horrek, garaiko gizarteek gaur egunekoekin duten erlazio estuaz hitz egiten digu berriz ere.