Neandertalak eta hizkuntza
View/ Open
Date
2020-05-25Author
Untzueta Azurmendi, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburu nagusia, neandertalek hitz egiten ote zuten aztertzea izan da. Honetarako, jarraian datorren egituran azaltzen diren alderdi ezberdinei heldu diet. Lehenengo atalean, neandertalen ikerketaren historia azaldu dut, horretarako, denboran zehar aurkitutako aztarnak ezagutzera emanez; izan ere, hauen berreraiketetatik eta azterketatik heldu baitira ikertzaileak eta era berean zientzia, lehenengo aztarnatik gaur egunera arte, neandertalen gaineko informazioa eta ikuspuntua osatzera. Aurkitutako aztarnak, taula baten bitartez kronologikoki emateaz gain, hiru garai ezberdinetan banatu ditut: Lehen Mundu Gerrara arteko aurkikuntzekin hasi, aurreko mozte datatik ondorengo ikuspegi berriekin jarraitu eta azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzizko batekin amaitu. Honen ostean, metodoak, aurkikuntzak eta hipotesiak denboran barrena artikulatzen joan direla ikusi, eta bigarren atalean, orain arteko kontsentsu zientifikoa eta eztabaida-ildo nagusiak direnak azaleratu ditut. Aurrenekoak, neandertalei buruzko adostasunei egiten die erreferentzia eta hor, nortzuk ziren, noiz bizi izan ziren, nolako itxura zuten edo hauen bizimodua nolakoa zen bezalako informazioa jorratu dut. Eztabaida-ildoetan, aldiz, ikertzaileen arteko hizka-mizka gaiak aipatzen ditut, espeziearen desagerpenaren, gainontzeko espezieekiko gurutzaketen eta hizkuntzaren gaineko ikuspuntu ezberdinak aurkezten ditudalarik. Honek guztiak, hizkuntzaren problematika bideratzen du. Hizkuntzaren alderdi hau, nahiz eta eztabaidaildo nagusienetarikoa izanik atal honetan sartu beharko litzatekeen, lan honen muina den heinean, atal bat eskaini eta hurrengoan, hau da, hirugarrenean, sakondu dut. Honetarako, eztabaida ardatzak diren hiru gai garrantzizkoenak banatuta aurkeztu ditut: hizkuntza bazutela iradoki lezaketen aspektu kulturalak, hizkuntza artikulatua izateko baldintza fisikoak eta azterketa genetikoaren emaitzak. Lehenengo biek azpi-atalak ere izan dituzte: aurrenekoan, kultura materiala eta sinbolikoa bereizi ditut; eta amaierakoan, batetik, garunaren garapena eta hizkuntzarekiko loturak dituzten aldeak, eta bestetik, ahoskatzeko organoak. Hau denboran zehar ikertzaile ezberdinek datuetatik abiatuta plazaratu dituzten oinarri enpirikoak eta ikuspuntu ezberdinak jorratuz azaldu dut. Jarraian, azken hau ezagutarazi ostean, lanari amaiera ondorioak adieraziz eman diot; behin hau argituz, lan hau posible egiteko erabilitako bibliografia azaleratu dudalarik. Azken hauen artean, nahiz eta guztiak batera aurkeztu ditudan, oinarrizko bibliografia eta bibliografia osagarria bereiz daitezke; lehenengoak, lanean zehar sakondu ditudan autoreei egiten die erreferentzia, eta bigarrenak, aldiz, hitz tekniko batzuen esanahia bilatzeko erabilitako lan edota hiztegiei.