Oikos-etik agora-ra: emakumeen irudiaren bilakaeraren azterketa modaren bitartez (1900-1930) Donostiako kasua
View/ Open
Date
2020-05-252020-05-25
Author
Arberas Del Solar, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Hogeita hamar urteren buruan (1900-1930) moda pisutsua, deserosoa, estalia eta apaindura handikoa izatetik, praktikoa, laburra, askea, erakargarria, lasaia eta arinagoa izatera igaroko da. Aldi berean, emakumearen eredua “Etxeko Aingeru”-tik “Eba Moderno”-ra pasatuko da. Bilakaera hori noiz, nola, zergatik eta noren eskutik gertatu zen ezagutuko dugu.
Hasiera batean, eliteko emakumeak gerruntze eta merinakeen gatibu bizi ziren, izan ere, espazio pribatua, hots, etxea, eta ama, emazte edo alabaren rola betetzea egokitzen zitzaien. Gerora ordea, gizonek monopolizatutako eginkizunak bereganatu zituzten, hala nola, kirola egitea, gidatzea, lanera joatea, tabernan egotea eta beste batzuk. Bizimodu aldaketa hori modan islatu zen arropa erosoa behar zutelako aktibitate berrietan jarduteko eta horregatik, bularretakoak, gona laburrak, konjunto sporty-ak, prakak eta bestelakoak janzten hasi ziren.
Guipúzcoa deportiva y aristocrática aldizkarian emakume modernoaren eredua da nagusi: “cock-tail”-ak edaten, tenisera jokatzen, Citroën autoen iragarkien protagonista izaten, Kontxako Hondartzan bainatzen edo eguzkia hartzen eta Pariseko azken moda imitatzen irudikaturik ageri da. Donostia hiri sofistikatu, tolerante eta kosmopolita zen Espainia kontserbadorearekin alderatuta, hein handi batean uda garaiko turisten etorrera zela eta. Bertan “las muchachas encuentran las primicias de la moda; y para todos hay buena música, teatros y fiestas particulares”. Frantziak Paris zuen bezala zeukan Espainiak Donostia. Horregatik, elementu amankomunak aurkituko ditugu modaren bihotzaren eta euskal txokoaren artean.