Atletismoko hesi motzen modalitateko azterketa biomekanikoa
View/ Open
Date
2020-05-26Author
Mugica Zubeldia, Maria
Metadata
Show full item recordAbstract
Atletismoko hesi motzen modalitateko azterketa biomekanikoaren errebisio bibliografikoa gauzatu da, euskaraz. Gradu amaierako lan honetan atletismoko hesi motzetako modalitateko, 110m gizonezkoetan 100m emakumezkoetan, azterketa biomekaniko bat egin da honetarako errebisio sistematiko bat erabiliz. Lehenik eta behin, modalitate honen inguruko informazio bilaketa bat egin da era honetan marko teoriko bat osatuz. Bertan proba honek zertan datzan aztertuz, horretarako alde batetik araudiaren azterketa bat eginez eta bestetik lasterketaren fase ezberdinetan eragina duten faktoreak determinatuz honela teknikaren deskribapen sakon bat eginez. Uneoro kontuan izan da naiz eta modalitate berdina aztertu bi generoen arteko probak oso ezberdinak direla eta hauen arteko ezberdintasunak ere aztertu dira, era honetan kasu bakoitzeko faktore garrantzitsuenak determinatuz. Ondoren errebisio sistematiko bat egin da bi bilatzaile erabiliz, hauetan onarpen irizpide batzuk ezarri dira eta honela hautatutako artikuluak taula batean azaldu dira. Artikuluak sakonki aztetu eta gero hauen emaitzetatik eztabaida bat garatu da eta ondorio batzuk atera dira lanari amaiera emateko. Ondorio nagusia gai honen inguruko informazio falta izan da, elite mailako txapelketa egoerako ikerketetan hain zuzen, hutsune hau nabarmenagoa izanik 100m hesien modalitatean, emakumezkoen kasuan hain zuzen.