Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorRuiz de Arcaute Graciano, Francisco Javier
dc.contributor.authorSan Sebastian Lasa, Xabier
dc.contributor.otherF. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE
dc.contributor.otherJARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.
dc.date.accessioned2020-05-26T16:58:33Z
dc.date.available2020-05-26T16:58:33Z
dc.date.issued2020-05-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43497
dc.description31 p. : il. -- Bibliogr.: p. 30-31
dc.description.abstractGral hau idazteko asmoa, aurten praktiketan Armentia Ikastolan bizi izan dudan esperientziatik jaio da. Bertan, Batxilergoko lehen urteko ikasgela batean unitate didaktiko bat planteatu genuen, bertako nire tutorearen eta nire artean. Unitate hau, momentu horretan nahiko iraultzailea iruditu zitzaidan, orain arte eskolan nire esperientzian bizi izan dudanarekin alderatuz. Unitatearen bitartez, ikasleak irakasle eta aldi berean ikasle bihurtzea lortu genuen, irakaslearen eta nire papera, ikasgelan, bigarren plano batean jarriz. Unitatearen nondik norakoa, ikasleek taldeka kirol tradizionalak, edota joko-jolasak oinarri harturik, joko-jolas berri batzuk sortzea zen, araudian moldaketak eginez. Honela inklusibitatea lortzea helburutzat jarri genien ikasleei. Saioetan ikasleek hartzen zuten saioaren dinamizazio papera, eta klasearen gidaritza ere hein batean beraien esku geratzen zen. Esperientzia honetatik abiatzen da nire Gradu Amaierako Lanaren gaiaren aukeraketa. Izan ere, kuriositatea sortu dit, aspaldidanik nituen pedagogiaren inguruko ezin egon batzuk ikertzeko. Besteak beste, pedagogia kritikoaren korronte ezberdinak ezagutzea, pedagogia kritikoa bera nola definitzen den jakitea, eta korronte zehatz bat sakontasunean ikertzera eraman nau praktikaldiak, eta lan hau, ikerketa horren definizioa izango da. Honela, berrikusketa honen helburua, pedagogia kritikoaren korronte zehatz baten baitan, irakasle eta nire artean diseinatu genuen unitate didaktikoaren inguruko errebisio bat egitea izango da. Honekin, aukeratuko dudan korrontea, nire perspektiba politikoaren baitakoa izango da, eta baita, praktiketako lanean egin nuenarekin antzekotasuna duena. Hau, Michel Lobrot-en, ‘Pedagogia Instituzionala’ izango da, eta bertatik, besteak beste, Eloisa Llorente-Catalan-ek autogestioa pedagogian nola lantzen duen aztertu, eta nire esperientziarekin alderatuko dut. Honez gain, pedagogian feminismoaren lanketa, edo pedagogia autogestionatuarekin antzekotasunak izan ditzaketen beste korronte batzuk ere aztertuko ditut. Balorazio bat egin ahal izango dut horrela, eta nire ibilbidetik, egin ditzakedan ekarpenak posibleak ere aurkeztuko ditut. Kontuan izateko, praktiketako lana garatu eta burutu zen momentuan, ez nuen pedagogia kritikoaren gaineko jakintza askorik, eta gutxiago lan hau egiteko erabiliko dudan korronte zehatzaren berririk. Praktiketako lanean, denborarekin eskuratzen joan naizen izaera kritikoa aplikatu nahi izan nuen, baina, inolako norabide jakin edo zehatzik gabe. Korronte hori aukeratzearen arrazoia -pedagogia kritikoak barnebiltzen dituen barietate guztien artean- maila pertsonalean, gizarte berri baten formakuntzan, autogestioak izan dezakeen garrantzian dudan sineskera da. Horrela, autogestioa lantzen duten kolektibo politiko ezberdinetako militante modura, ideia hau, arlo edukatibora zabaldu daitekeenaren ideia daukat, aldaketa sozial integral batean eragina izan dezakelakoan. Beraz, laburbilduz, praktikaldian diseinatu eta aurrera eraman dugun unitate didaktiko berritzailea pedagogia kritikotik eta, bereziki, pedagogia instituzioanalean oinarria duen pedagogia autogestionatuaren ikuspegitik baloratuko dut. Gainera, zeharka, pedagogia kritikoaren beharraren aldarria egingo dut, Heziketa Fisikora bideratuz.
dc.language.isoenges_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleIkasleek sortutako joko-jolasetan oinarritutako unitate didaktiko baten errebisioa pedagogia kritikotikes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-08T12:16:56Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
dc.contributor.degreeJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
dc.identifier.gaurassign70534-734550


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du