Iraupen laburreko ariketa fisikoko programa baten eragina profil biokimikoan eta gorputz konposizioan eskizofrenia duten pertsonengan
View/ Open
Date
2020-05-26Author
Galarza Infante, María
Metadata
Show full item recordAbstract
SARRERA: Eskizofrenia duten pertsonek gaixotasunaren berezko sintometaz gain (sintoma positibo, negatibo eta kognitiboak) haien osasunean modu negatiboan eragiten dituzten beste arrisku faktore pairatu ohi dituzte, farmakoen ondorioz, jarraitutako bizimoduaren ondorioz eta bestelako faktoreengatik. Frogatuta dago, jarduera fisikoaren bitartez arrisku faktore hauek murriztu daitezkela, haien osasuna, ongizatea eta bizi kalitatea hobetuz.
HELBURUAK: Interbentzio honetan, ariketa fisikoko iraupen laburreko (8 aste) programa batek, zeinetan ahalmen aerobikoa eta indarraren lanketa konbinatzen diren, eskizofrenia duten pertsonen profil biokimikoan eta gorputz konposizioan dituen eraginak aztertu dira.
METODOAK: Ikerkuntza honetan, Arabako Ospitale Psikiatrikoan ospitalizatutako eskizofrenia duten 6 parte-hartzaile parte hartu zuten (adina=49,8±12,5 urte). Gaitasun fisikoaren neurketak esfortzu probaren bitartezko bizikleta ergometriko baten bitartez izan zen; gorputz konposizioa, bioinpedantzia elektrikoaren bidez neurtu zen eta profil biokimikoa, odol analisien bidez. 8 asteko jarduera fisikoko interbentzioa egin zitzaien, ahalmen aerobikoa eta indarra konbinatzen zuen programa bat burutuz, astean 2 egunetan zehar, ordubeteko saioetan. Interbentzio hasieran eta ondoren proba guztiak errepikatu ziren.
ONDORIOAK: Ariketa fisikoko interbentzioa egin aurretiko datuak (PRE test) eta interbentzio ondorengoak (POST test) aztertuz gero, ez dira aldaketa esanguratsurik lortu ez antropometrian, ez gorputz konposizioan, ezta profil biokimikoan p>0,05 izan baita balio guztietan.
Hitz gakoak: Eskizofrenia, antropometria, gorputz konposizioa, profil biokimikoa, ariketa fisikoa.
Hizkuntza: Euskera.