Jarduera fisikoa eta ongizate psikikoa. Esku-hartze proposamena patologia duala duten pertsona talde batean.
View/ Open
Date
2020-05-26Author
Petrirena Barcena, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan jarduera fisikoak eta osasunak duten harremana aztertu dut, orokortasunetik eta terminoen definizio eta garrantzi historikotik hasita aztertu nahi nituen nahasmendu mentaletan zentratuz. Gai honek beti erakarri izan nau, nire bizitzan jarduera fisikoak garrantzi handia izan duelako. Bizitza osoan zehar lagundu izan dit eta askabide oso garrantzitsua izan da niretzako txikitatik; oso kirolaria izan naiz betidanik eta egunerokoari aurre egiteko laguntza izugarri izan da. Lesio larriengatik ere denbora luzez gustuko nituen kirolak egin gabe egon naiz oso gazte nintzela, nire lagun guztiek arazorik gabe disfrutatzen zuten bitartean. Hala ere, egoerara egokitu eta ahal nuen moduan jarduera fisikoa egiten saiatu naiz. Betidanik ikusi dut jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak bereziki osasunean izan dituen onurak. Osasuna da niretzat bizitzan garrantzitsuena, zoriontsu sentitzea, arazoei aurre egiteko gai sentitzea, zure burua ezagutzea, autonomo sentitzea, maite dituzun pertsonak inguruan sentitzea, zure inguruan integratua sentitzea, egoera fisiko egokia izatea, etab. da niretzat pertsona baten bizitzaren zentzua. Niri jarduera fisikoak osasuntsu egoten izugarri lagundu dit. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 3. mailako ikasle nintzela, 8 hilabetean zehar klasera etortzea galarazi zidan gertaera bat izan nuen. Garai zaila izan zen noski, eta hor ere jarduera fisikoa eta kirola sostengu izan nituen. Geroztik jarduera fisikoa nire bizitzaren oinarri bilakatu da. Nire esperientziatik ikasi dudana benetan ikerketan eta zientzian frogatzen den ikusi nahi nuen, beste errealitate batzuk ezagutu eta benetan jarduera fisikoaren garrantzia neurtu nahi nuen. Horregatik egin dut lan hau, egoera oso larri batean jarririk, patologia dualean hain zuzen. Lehen eskutik 8 hilabetean zehar gaixotasun hau sufritzen duten pertsonekin egon naiz, haiekin jarduera fisikoa egin dut eta haiei jarduera fisikoak duen garrantzia azaltzen saiatu naiz. Orain aurkeztuko dizuedan lan honetan ikerketa eta esperientzia hori guztia azalduko dut.