Endometriosia: min pelbikoa baino are gehiago. Endometriosiak adin-tarte desberdinetako emakumeen bizikalitatean duen eraginaren berrikusketa bibliografikoa
View/ Open
Date
2020-05-27Author
Solla Ruiz de Lezana, Aitziber
Metadata
Show full item recordAbstract
Bilaketa bibliografiko hau euskaraz idatzia izan da. MARKO TEORIKOA ETA JUSTIFIKAZIOA: Endometriosia adin-emankorreko gaitz ginekologiko agresibo eta kronikoa da non utero barrunbetik kanpoko egituratan ehun endometrialaren inplantazioa eta hazkuntza benignoa ematen den. Etiopatogenia ezezaguna du, diagnostiko berantiarrarekin eta tratamendu egokia topatzea zaila da. Sintoma anitzekoa izanda, emakumeen bizi-kalitatean inpaktu handia du. Hori jakinda, garrantzitsua da erizainek honen inguruko ezagutza izatea, gaixoei zainketa indibiduala eskainiz, haien bizi-kalitatea hobetzeko. HELBURUA: Endometriosiak adin-talde desberdineko emakumeen bizi-kalitatean duen eraginaren azterketa. METODOLOGIA: Artikulu topaketarako, datu-baseak (Medline, Cochrane Library Database, CINAHL, PsycINFO, Cuiden, Pubmed, Embase) eta Clinical Key-rekin, Elsevier Editoriala erabili dira. Eskuzko bilaketarako “Journal of Psychosomatic Obstetrics and Gynecology” eta “International Journal of Fertility and Sterility” aldizkari internazionalak eta ebidentzian oinarriturik dauden bi erakunde (RNAO eta NICE) erabili dira. Artikuluak 2009tik aurrera argitaratutakoak eta ingelesez idatzitakoak dira. Ikerketetako parte-hartzaileak adin-emankorreko emakumeak dira, endometriosis diagnostikodunak eta bizi-kalitatea neurtzeko erabiltzen diren bi eskala nagusiak SF-36 eta EHP-30 dira. EMAITZAK: Gaixoek, SF-36 eta EHP-30 eskalen balioak aztertuz, bizi-kalitate negatiboa adierazten dute, haien bizi-kalitate arlo guztietan eragina nabaria delako. Minaren intentsitate handiak eta adin gazteak bizi-kalitate txarrarekin lotura duela ikusi da. Adinaren arabera, emakumeek gauza desberdinak adierazten dituzte: Nerabeak larritu egiten dira haien bizitza sozialaren inguru, helduak haien bikotekide erlazio eta lanbideagatik eta heldu-nagusiak haien arazo ekonomikoez. ONDORIOAK: Endometriosia gaitz agresiboa izan daiteke, adin guztietako emakumeen bizikalitatean inpaktu handia izanik. Min pelbikoa inpakturik handiena duen sintoma izan arren, ez dira ahaztu behar pairatu daitezkeen gainerako ondorioak. Emakumeei arreta indibidualizatua eman behar zaie, ondorio negatibo guztiak kontutan hartuz, baita haien adina ere kontutan izanik; izan ere, gazteak dira bizi-kalitate negatiboena adierazten dutenak.