Obario polikistikoaren sindromearen eta sindrome metabolikoaren arteko erlazioa. Berrikusketa bibliografikoa
Date
2020-06-03Author
Elcano Sarasibar, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Arazoaren planteamendua: Obario polikistikoaren sindromea (OPKS) sindrome metabolikoarekin erlazionatuta dago, eta, horren ondorioz, sindromea pairatzen duten emakumeek etorkizunean gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku handiagoa daukate.
Helburua: OPKS eta sindrome metabolikoaren arteko erlazioa aztertzea eta horien baitan dauden gaixotasun kardiobaskularren garapenerako arrisku-faktoreak ezagutzea izango da, azken horiek kontutan hartuz baheketa-sistema bat proposatu ahal izateko.
Material eta metodoak: lana ebidentzian oinarritutako errebisio bibliografiko bat egitean oinarritu da, informazio-iturri nagusiak UpToDate, Dynamed eta Trip Database datu-baseak eta PubMed plataforma izanik. Bilaketan erabilitako hitz-gakoak “polycystic ovary syndrome”, “metabolic syndrome” eta “cardiovascular risk” izan dira, bilaketa zehatzagoa egiteko “AND” eragile logikoa erabili delarik. PubMed-en kasuan, informazioa mugatzeko asmoz, “Free full text”, “5 years”, “Humans” eta “English” filtroak hautatzeaz gain, bigarren baheketa bat egin da tituluen eta, zenbait kasutan, abstract-en irakurketa eginez. Horrez gain, jasotako artikuluen erreferentziak jarraituz, lanaren ondorioen oinarri izan diren gida-klinikoak lortu dira.
Emaitzak eta eztabaida: ikusi da OPKS duten emakumeek sindrome metabolikoa garatzeko arrisku bikoitza dutela (OR=2,09; CI % 95: 1,67-2,60). Izan ere, OPKS duten emakumeen artean obesitatearen, dislipemiaren, glukosarekiko intolerantzia eta 2 motako diabetesaren eta hipertentsio arterialaren prebalentzia handiagoak dira, besteak beste.
Ondorioak: ebidentziak dio OPKS duten emakume guztietan arrisku-faktore horien baheketa egitea beharrezkoa dela; horretarako gerri-zirkunferentziaren neurketa, gorputz-masa indizearen kalkulua eta presio arterialaren, dislipemiaren eta diabetesaren kontrol periodikoa egitea gomendatzen da.