Zelula Ez-Txikiko Birika-Kartzinomaren (ZETBK) Mediastinoko Estadifikazioa (ME) Donostiako Unibertsitate Ospitalean (DUO). Jarraibide diagnostikoen berrikuspena
View/ Open
Date
2020-06-03Author
Largatxa Ramila, Uztai
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Biriketako neoplasiak pertsona gehienen heriotza eragiten duten minbiziak dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta zelula ez-txikiko histologia da ugariena (%85). Gizonezkoen artean bereziki nabarmengarriak dira, horien lehenengo heriotza-arrazoia direlako. Horregatik, birika-minbizi mota horren estadifikazio zehatz bat egitea berebizikoa da tratamendu egokiena aukeratu nahi bada. ERS eta SEPAR elkarteek proposatzen dute irudi-proben ostean (OTA, PET) bronkio-barneko ultrasoinu bidezko ziztada transbrokiala (EBUS-ZTB) +/- ultrasoinu endoskopiko bidezko orratz fineko aspirazioa (EUS-OFA) burutzea mediastinoa aztertzeko (N2) hasieratik erauzgarriak ez diren kasuetan. Donostiako Unibertsitate Ospitalean (DUO), ordea, ZTB itsua egiten da egoera horietan eta, behar izanez gero, ultrasoinu bidezko proba ondoren. Lan honen lehenengo zatian DUOn jarraitzen den prozeduraren baliokidetasuna frogatu da. Bigarren atalean, ZTB itsuaren eraginkortasuna baloratzeko DUOn duen sentikortasuna kalkulatu (%82-88) eta bibliografiaren arabera EBUS-EUS konbinazioak duen sentikortasunarekin alderatu da (%88). Azkenik, DUOko estadifikaziorako bidea kostu-eraginkorra izanez, elkarteek egitea gomendatutako EBUSen %62a aurrezten dela ikusi da.