Monokristal-monokristal eraldaketak polioxometalatoetan oinarritutako sistemetan: termikoki aktibatutako zenbait adibide.
View/ Open
Date
2019Author
Fernández Navarro, Leticia
Ruiz Bilbao, Estibaliz
Artetxe Arretxe, Beñat
Iturrospe Ibarra, Amaia
Reinoso, Santiago
Metadata
Show full item record
Ekaia 36 : 239-254 (2019)
Abstract
Kanpo-estimuluen bitartez aktibatutako fase-trantsizioak, eta haien artean kristal bakun izaera mantentzen duten kasuak, hots monokristal-monokristal (MKMK) eraldaketak, interes handikoak dira; izan ere, gai dira i) ezaugarri berriak dituzten produktuak emateko eta ii) materialaren propietateetan gertatzen diren aldaketak, egitura kristalinoak jasaten dituenekin erlazionatzeko. Polioxometalatoen (POMen) kasuan bezala, egiturei zurruntasuna ematen dieten oinarrizko unitateak erabiltzea bide egokia da prozesuan zehar gerta litekeen kristalinitatearen galera saihesteko. Gaur egun POMetan oinarritutako sistemetan aurki daitezkeen MKMK eraldaketa urrien artean, aipatzekoak dira termikoki aktibatutako adibideak. Lan honetan azken hauek laburbilduko dira eta bereziki gure ikerketa taldean prestatutako konposatuak eta haien erabilerak (katalisia eta gasen xurgapen selektiboa) goraipatuko ditugu.; Phase transitions induced by external stimuli in which crystallinity is retained, so-called single-crystal-to-single-crystal transformations (SCSC), are being widely studied because they allow for i) obtaining products with novel characteristics and ii) correlating structural changes with how a given property of the material is modified. The use of building blocks that provide robustness to the system such as polyoxometalates (POM) are a suitable option to avoid the loss of crystallinity throughout the process. Among the scarce SCSC transformations reported to date for POM-based systems, it is worth highlighting the temperature-triggered examples. This work reviews the later cases with strong focus on the compounds obtained in our research group and their applications (catalysis and selective gas sorption).