Europar Batasuneko Energia-testuingurua. Eraginkortasun Energetikoa Industrian.
Ekaia 36 : 191-208 (2019)
Abstract
European Union (EU) is facing a changing energy market. In order to overcome this situation EB launched “Horizon 2020”, so that, for 2020 (1) 20% of energy consumption must come from renewable sources, (2) improve energy efficiency to reduce the amount of primary energy used by 20% compared with projected levels and (3) reduce 20% of greenhouse gas emissions compared with 1990 levels. Energy Efficiency improvement is supported by “2011 Energy Efficiency Plan” and “Energy Efficiency Directive 2012/27/EU”. Climate change and emissions are controlled by crap and trade mechanism as well as “2020 climate and energy package”. Anyway, technology research and innovation are necessary to achieve “Horizon 2020” objectives; therefore, SET-pan activities are described. Besides, industry opportunities in energy efficiency are analysed, and as an example, SPIRE holding projects are examined. Finally, EU targets for 2030 and 2050 and future research lines are studied.; Europar Batasunak (EB) energia merkatu aldakor bati aurre egin behar dio eta, ildo horretan, "Horizon 2020" deritzon programa jarri du indarrean. Bertan, 2020ra arteko epealdia ezarri dute honako xede hauek bideratu ahal izateko: (1) kontsumitutako energiaren % 20ak jatorri berriztagarria izan behar du, (2) eraginkortasun energetikoa hobetu behar da energia primarioaren erabilera % 20 murrizteko eta, azkenik, (3) 1990. urteko balioekin alderaturik, berotegi efektuko gasak % 20 murriztu behar dira. Eraginkortasun energetikoa bideratzeko indarrean dauden "Eraginkortasun Energetiko Plana" eta "Eraginkortasun Energetiko Direktiba 2012/27/EU" definitu dira. Bestetik, aldaketa klimatikoari aurre egiteko eta emisioak murrizteko EBk aplikatutako "cap and trade" mekanismoa eta "2020 klima eta energia paketea" azaldu dira. Dena den, ikerkuntza eta garapen teknologikoak ezinbestekoak dira "Horizon 2020" xedeak betetzeko, beraz, SET-planaren jarduerak ere aztertu dira. Horrez gain, eraginkortasun energetikoak industrian dituen aukerak aztertu dira eta, adibide moduan, SPIREk bultzatutako proiektuak deskribatu dira. Azkenik, EBk 2030 eta 2050 urteetarako proposatutako helburuak eta ikerkuntza lerroak aztertu dira.