Ur hotzeko murgilketa kirol errekuperazioa metodo gisa
View/ Open
Date
2020Author
Bidaurrazaga López de Letona, Iraia
Metadata
Show full item record
Ekaia 37 : 291-304 (2020)
Abstract
Kirolariengan entrenamenduen edota txapelketen osteko errekuperazio desegokiak estres fisiologiko handia, gainkarga sintomak eta nekea eragin ditzake, errendimendua gutxituz. Hori dela eta, eguneroko entrenamenduak ziurtatzeko eta lesionatzeko arriskuak murrizteko fisioterapian hainbat agente fisiko erabiltzen ditu errekuperazio metodo gisa, hala nola, hidroterapia. Hidroterapian hainbat modalitate erabili daitezke ur hotzeko murgilketak, besteak beste. Kirol munduan ur hotzeko murgilketa errekuperazio metodo ezagunenetarikoen eta erabilitakoen da eta denbora labur batez beheko gorputz-adarrak ur hotzean murgiltzean oinarritzen da. Ikerketa asko egon arren, bere efektuak ez daude argi eta kontraesanak daude. Lan honetan, lehenengo, hidroterapiaren printzipioen laburpen bat egiten da eta, ondoren, ur hotzeko murgilketaren kontraindikazioak, erabilpenak eta efektuak azaltzen dira, betiere, kirol errekuperazioaren ikuspegitik.; After training or a competition bad recovery can produce high physiological stress, overload and fatigue in athletes, which can reduce physical performance. Thus, physiotherapy applies different types of physical agents like hydrotherapy as a recovery method in sport to ensure every day training and reduce injury risk. There are many hydrotherapy applications, but cold-water immersion is one of the most used and recognized recovery method in sport. In cold-water immersion, lower limbs are immersed in cold water during a short period. In this sense, there are many researches but cold-water immersion effects are not clear and there are controversial results. In this article, we described hydrotherapy theorems and then, we detailed cold-water immersion contraindications, uses and effects as a recovery method in sport.