Unitéak eta hibridoak. 3 saiakera luzetarako bizitetxeen gainean
View/ Open
Date
2014Author
Sagarna Aranburu, Maialen
Lizundia Uranga, Iñigo
Metadata
Show full item record
AusArt 2(1) : 102-114 (2014)
Abstract
60etako etxebizitza arkitekturak ezaugarri eta ñabardura bereziak hartu zituen han eta hemen, Europa mendebaldeko herrialde guztietan; etxebizitza arkitektura da, hain zuzen ere, hazkunde garai hartako lekukorik zintzoena. Garaiko arkitektoek, aspaldiko etxebizitza-ereduek balio ez zutela sinetsita eta mende erdialdera eskuratu baliabide berriak lanabes, hainbat bideri ekin zioten etxebizitza premia handiari erantzuna emateko asmoz. Izan zen bat, ebazpide horien artean, konplexutasun erantsia ekarri zuena etxebizitzak elkarren artean organizatzeko orduan; bizitzak, elkarren gainean baino, luzetara eranstetik zetorrena, hain zuzen ere. Luzetarako blokeok igarobide luzeak baliatzen zituzten, korridore baten inguruan batzuetan eta alboko pasareletatik besteetan. Bide horien inguruan uztartzen ziren, konplexutasun maila ezberdinen arabera, etxebizitzak. 1966 eta 1975 urteen artean euskal kostaldean eraikitako hiru promozio publiko aztertzen ditu lan honek, ezin hobeki ematen dutenak garaiko Europan luzetarako ereduen gainean puri-purian zeuden hiru ikuspegi nagusien eraginaren berri.