Minaren maneiuaren eta balorazioaren inguruko gogoetazko ikaskuntzazko erizaintzako proiektu berritzailea
View/ Open
Date
2020-10-06Author
Aranguren Aguirrezabalaga, Laida
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: mina mundu guztian zehar dugun osasun publikoko arazo nagusienetako bat da. Urte askoan zehar gutxietsita egon da eta ez da behar bezala tratatu. Horrek, pazientearengan efektu psikologiko eta psikosozial desatseginak eragin ditu, gaixotasunaren sendatze prozesua atzeratu du, baita bizi kalitatea gutxitu eta lan egiteko gaitasuna galarazi ere. Arazo horien aurrean, hainbat ekimen sortu dira mundu mailan minaren abordatze prozesua hobetzeko. Donostiako Unibertsitate Ospitalean (DUO), Registered Nurses’ Association of Ontarioren (RNAO) minaren maneiu eta balorazioaren inguruko gida ezarri da, erizainei jakintzak zabaltzeko eta mina modu egokian heltzeko garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin.
Helburuak: minaren maneiuaren eta balorazioaren inguruko erizaintzako proiektu berritzailean parte hartzea Donostiako Unibertsitate Ospitalean.
Jarduerak eta emaitzak: proiektuan zehar hainbat jardueratan partehartu du egileak: lehenik eta behin, antolaketa bilerak egin dira. Ondoren, proiektuaren ikerketa eta ebaluazio lanak ezagutu dira; hala nola, DUOan ezarri diren gomendioak aurrera eramateko ekintzak zein interbentzio horien ebaluazio prozesua. Bestalde, mina baloratzeko erraminten analisia ere egin da. Difusioari dagokionez, erorketen inguruko bideo didaktiko baten planteamendua prestatu eta minaren inguruko sinesmenei buruzko hitzaldi bat filmatu da. Azkenik, gomendioen ezarpenak izan dituen emaitzak eta pazienteen gogobetetze maila ezagutu dira, beste hainbat ondorio ateratzearekin batera eta mina baloratzeko erraminta berri baten diseinua egin da.
Gogoeta: proiektu honek etorkizuneko erizain profesionalago eta arduratsuago bilakatu du egilea. Aldaketarako estrategiak eta komunikazio gaitasunak lortzearekin batera, minaren balorazio integrala egitea zailtzen duten hainbat alderdi ezagutu ditu eta hobetzeko bideak iradoki ditu. Horrez gain, ulertu du pazienteak adierazten duen mina eta bere gorputz-adierazpena bat ez datozenean gehiago arakatu behar dela. Izan ere, mina balore subjektiboa da eta horrek gutxiespenari eta sinesmen faltsuei lekua egiten badie ere, erizainentzat pazientea sakonago ezagutzeko erreminta izan daiteke. Arlo pertsonalari dagokionean, proiektu honek ausardia ezagatik itxi zituen ateak ireki dizkio berriro eta ibilbide horretan bere burua gehiago ezagutu du.
Hitz-gakoak: “BPSO”, “erizaintza-zainketak”, “minaren maneiua eta balorazioa”