Idazlan klasikoak eta eskola
Tantak 31(1) : 9-25 (2019)
Abstract
In this article, the authors reflect on the classic works of children’s and youth literature, on their components and defining features, as well as on their origin, both in the case of those considered universal, and those that belong to the Basque literary tradition. Likewise, they weigh the losses and gains that come with some adaptations that have been made of these classics, sometimes with didactic purposes. On the other hand, the authors defend the need to continue teaching these classics in the current school context, on the basis that these works provide, on the one hand, common literary references whose intergenerational transmission is fundamental for the continuity of a community, and, on the other, tools and footholds that allow children and young people to advance in their personal development throughout their lives and in their understanding of the human condition.; Artikulu honetan, haur eta gazte literaturako lan klasiko eta tradizionalei buruz hausnartzen da, haien definizioaz eta osagai bereizgarriez, bai eta haien jatorriari buruz ere, dela unibertsaltzat hartzen diren lanen kasuan, dela euskal literatur tradiziokoak ere. Orobat, lan klasiko horien moldaketen eta berridazketen auzia aztertzen da, batez ere moldaketa horietako batzuek, zenbaitetan helburu didaktikoz eginak, berekin dakartzaten galeren eta irabazien ildotik. Lan klasiko eta tradizional horiek egungo eskola-testuinguruan irakasten jarraitzearen beharra eta onurak azpimarratzen dituzte egileek, oinarri hartuta, alde batetik, lan horiek literatur erreferente komunak ematen dituztela, eta erreferente horiek belaunez belaun transmititzea ezinbestekoa dela komunitate baten biziraupenerako; bestetik, lan horiek tresna eta helduleku funtsezkoak ematen dizkietela haurrei, nork bere bizi-ibilbidean eta giza kondizioaren ulermenean aurrera egin ahal izateko.