Solasaldi literarioak haur hezkuntzan: Donostiako ikastola batean burututako esperientzia
View/ Open
Date
2019Author
Aramendi Jauregi, Pello
Aramendi, Goiatz
Metadata
Show full item record
Tantak 31(2) : 175-196 (2019)
Abstract
Literatura unibertsalaren lanik onenak partekatzeko, elkarrizketan eta gozamenean oinarritutako hezkuntza-jarduera arrakastatsuenetako bat da solasaldi literarioa. Ikerketaren helburu orokorra da solasaldi literarioak, Oinarrizko Zeharkako Konpetentziak eta Esperientzia Eremuak, Haur Hezkuntzan garatzeko egokiak diren frogatzea. Esperientzia hau Donostiako ikastola batean landu da eta bost urteko 21 ikaslek (15 neska eta 6 mutil) parte hartu dute. Lau ipuinen solasaldiak aztertu ondoren, argi ikustenda solasaldi literarioak, estrategia metodologiko gisa, oso egokiak direla Haur Hezkuntzako Esperientzia Eremuak eta Zeharkako Oinarrizko Konpetentziak lantzeko. Gehien lantzen diren konpetentziak komunikazioa, elkarbizitza eta izaten ikastea dira. Ikasten ikasi eta ekiten ikasi konpetentziak, aldiz, askoz ere gutxiago lantzen dira. Lan honetan ondorioztatzen dena honako hau da: solasaldi literarioan irakaslearen rolak duen garrantzia, konpetentziak eta esperientzia eremuak garatzeko; kontuan izanik, hezitzailearen zeregin nagusia ikaslearen garapen osoa lortzea dela.; Literary discussion groups are strategies based on dialogue and interaction with pupils. The general objective of this study is to analyse the validity of literary discussion groups when working on basic transversal skills and areas of learning in Pre-School Education. The experience took place at an ‘ikastola’ [Basque Language Immersion School] in Donostia and 21 pupils (15 girls and 6 boys) from the 5-year-old class participated. Once the conversations about the four stories had been analysed, the appropriateness of the literary discussion groups for working on the areas of experience and basic transversal skills in Pre-School Education became clear. The skills most focused on in the experience were communication, living together and the skill of learning to be. Those receiving less attention were entrepreneurial skills and the skill of learning to learn. In the end, the importance of integral development of pupils in Pre-School Education was underlined, as well as the role of teachers when developing this type of methodological strategy.