Etxebizitza baten autokontsumoko instalazio fotovoltaiko baten azterketa ekonomikoa
View/ Open
Date
2020-11-05Author
Iradier Martínez de Albéniz, Egoitz
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken hamarkadetan mundu mailakopopulazioaren handitzearekin batera, asko handitu da ere energia elektrikoaren eskaria. Nonahi topatzen da energia beharra, hala nola; industrian, garraioan, etxeetan, teknologian...Energia elektrikoak aldaketa handia eragin dumundu mailanonerako, baina baita txarrerako ere. Eguneroko bizi kalitatea hobetueta erraztu badu ere, energia historikoki lortzeko baliatu diren iturriak, bizi kalitatearen kaltetan ere eragin dute. Energiaren ehuneko gehiena iturri ez berriztagarrietatik dator; erregai fosil eta energia nuklearretik. Hauek eragindako kutsadurak, energiak bizitza errazten duen aldi berean, kalitatea murrizten dute. Energia ez berriztagarriak, egunen batean agortuko direnak dira, eta orduan ez da bide berdinetik jarraitzekoaukerarik egongo. Energia berriztagarrien hazkundea gertatzen ari da azken urteetan, baina geldoa da prozesua. Jakina da energia berriztagarriek eragiten duten kutsadura minimoa dela eta ez direla agortuko, energia iturri fidagarria direlarik. Industrian eta garraioan ematen diren energia kontsumo handiez gain, norberak etxean kontsumitzen duen energia kantitatea kontuan hartzekoa da ere. Energia elektrikorik gabe, nekez jarraituko luke biztanleriaren gehiengoaren bizitzak, azken urteetako erritmoan.Gaur egun bizitza ezagutzen den bezalakoa izaten jarraitzeko, beharrezkoa da energia elektrikoa, eta hori bermatuko dutenak, iturri berriztagarrietatik datozen energia lortzeko moduak dira. Horregatik, lan honen helburua, sarera konektatutako etxe partikular baterako instalazio fotovoltaiko baten bideragarritasuna aztertzea izango da, gaur egungo egoera eta araudiaren arabera.