Italia eta Eslovakiako pobrezia energetikoa 2007, 2011 eta 2015 urteetan
View/ Open
Date
2020-11-05Author
Sabalza Sarasua, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honek pobrezia energetikoaren egoeraren azken urteetako aldaketak aztertzea
du helburu. Europa osoan izan zen krisialdi ekonomikoak ondorio larriak izan zituen, bai
makroekonomian, baina baita etxebizitzetan, eta hauetako ondorio bat, pobrezia
energetikoaren larritzea eta zabaltzea izan zen. Krisialdi ekonomiko larri honen ondorioak
ondorengo urteetan zehar geratu dira sozietatean atxikirik eta oraindik ere herrialde
batzuetan ez da lortu krisialdiaren aurreko egoerara bueltatzea. Hau, urteetan zeharkako
pobrezia energetikoaren azterketarekin ikusi daiteke. Zoritxarrez, badirudi orain,
Koronabirusaren larrialdiaren ondorioz, beste krisialdi sakon baterako bidean daudela
herrialde asko. Ondorioz, pobrezia energetikoan dauden familien kopuruak gora egitea
oso posible da, eta baita ere, pobrezia energetikoko egoeran dauden familien egoera
larritzea.
Lan honetan Italia eta Eslovakiako pobrezia energetikoaren egoera aztertuko da 2007,
2011, 2015 urteetan, eta ikusiko da krisialdiak pobrezia energetikoan eragin zuen
gorakada bi herrialdeetan. Pobrezia energetikoaz gain, honen erakusle diren hiru gabezia
ere aztertuko dira banan-banan, azterketa zehatzagoa egiteko asmoz. Hurrengoak dira
aztergai hauek: ordainketetan zailtasunak izatea, itogin, pitzadura eta halakoak eta
etxebizitzan tenperatura egokia mantentzeko ezintasuna. Guzti hau herrialde bakoitzean
indibidualki eta urte bakoitzean aztertuko da, eta ondoren, bi herrialdeetako egoerak
alderatuko dira.
Lortutako emaitzak alderatzean, pobrezia energetikoa baldintzatzen duen faktore bat
bilatzen saiatuko naiz. Honetarako datu hauez gain, herrialdeetako klima eta per capita
Barne Produktu Gordina ere erabiliko dira. Honela, datuen arteko menpekotasunak ere
aztertuko dira.
Beste alde batetik, pobre energetikoen egoera hobeto aztertzeko asmoz, beste bi
baldintza aztertuko dira. Aztertu nahi dena, pobrezia energetikoa isolaturik agertzen den
arazo bat den ala ez da. Honela, pobrezia energetikoaren lotura aztertuko da beste bi
arazo larrirekin, kadentzia material larria, eta errenta baxuak. Bi adierazle hauek
pobrezia eta esklusio sozialerako arriskua aztertzeko erabili ohi dira AROPE adierazlearen
arabera. Hau horrela, energetikoki pobreak diren familien artean ea zenbatek dituzten
kadentzia material larriak edota errenta baxuak aztertuko da. Eta ondoren, pobre
energetikoak ez direnen datuekin alderatuko dira emaitzak. Honek, pobre energetikoen
egoera hobeto ezagutzen lagundu dezake. Horrela, pobre energetikoen eta gainerako
populazioaren arteko egoera diferentzia kalkulatuko da bi irizpide hauen arabera, eta
ondorioztatu ahalko da eta pobrezia energetikoak, loturarik duen beste bi arazo hauekin.