Hauskortasun egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuteko araudiaren azterketa
View/ Open
Date
2019-06-19Author
Aizpurua Esnaola, Maialen
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua, gaitasun juridikoaren planteamenduan eman den korronte aldaketa aztertzea da, ikusiz zein instrumentu eta hutsune existitzen diren hauskortasun egoeran dauden adinekoen behar hauei erantzuteko, eta ea egokiak diren hauskortasun egoeran dauden adinekoen beharrei erantzuteko, eta ea egokiak diren integrazioa eta berdintasuna helburu duen errealitate berriari erantzuna emateko, bai nazioarte mailan bai Espainia mailan. Horretarako, lehenik eta behin hauskortasunaren kontzeptu indeterminatua aztertuko da, adineko pertsonek dituzten behar konkretuak zehaztuz. Ondoren, behar horiei erantzuna emateko beste herrialdeetan existitzen diren tresnen azterketa burutuko da, zehazki alemaniar eta italiar ordenamenduetakoak, nazioarteko zuzenbidean jasotzen den planteamendua eta emandako erantzuna azaltzearekin batera. Segidan espainiar ordenamenduan jasotako tresnak aztertuko dira, Katalunian eta Nafarroan jasotakoak, alde batetik, eta zuzenbide komunekoak, bestetik. Azkenik, Espainiako 2018ko irailaren 21ko desgaitasun gaien araudi zibila eta prozesala erreformatzen duen Lege Aurreproiektuaren azterketa bat burutuko da.