Kubako ekonomia socialista 1959ko iraultzatik 1990ko “Garai berezira” arte: etapa nagusien gainbegirada bat
View/ Open
Date
2020-11-20Author
Elkoro García, Ione
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honek Kubak 1959ko iraultzaren ondoren izan zuen bilakaera ekonomikoa azaltzen du Garai Berezira arte. Horretarako, Castroren diktadura garaiak izan zituen faktore historiko, soziologiko, politiko eta kulturalen azalpena egiten da. Kubak gainontzeko herrialdeekin izan zuen harreman ekonomiko eta politikoak nolakoak izan ziren aztertzen dira, herrialde horiek Kuban izandako eragina ikusiz. Funtsean, herrialde sozialistaren garapen ekonomikoa aztertzea da helburua, ziklo ekonomiko gora-beheratsuak izan zituela ondorioztatuz.
Idazlanak bost etapa ezberdin banatzen ditu, oro har, Kubako testuinguruan (batez ere testuinguru ekonomikoan) aldaketak eragin dituztenak.
Hasteko, iraultza gertatu baino lehenagoko egoeraren azalpena egiten da, hau da, Kubak independentzia lortu zuenetik (1898) iraultza gertatu zen arte (1959). Etapa horretan Kubako diktaduren eraginaren azalpena emateaz gain, Estatu Batuekiko menpekotasun ekonomikoa aztertzen da, ondorio sozioekonomikoetan zentratuz.
Bigarrenik, iraultza gertatu eta ondorengo bi-hiru urteen bilakaera nolakoa izan zen ikusten da, Kubako 1960ko hamarkada hasierako egoera, neurriak, gizartea, helburuak… zeintzuk ziren aztertuz. Bigarren etapa ulertzeko kontuan izan beharrekoa da trantsizio garai bateko testuingurua dela, ekonomia kapitalista batetik ekonomia sozialista baterako trantsizioa hain zuzen. Ekonomiaren aldaketak noski, gizartearen eta beste hainbat aspekturen aldaketa eskatzen duenez, gora-beherak antzematen dira. Azalduko denez, Kubako historiako hiru urte horietan zentralizazio nahiak eta dibertsifikazioa nabarmendu ziren, menpekotasun ekonomikoa ezabatzeko eta autonomia ekonomikoa lortzeko helburuarekin.
Ondorengo etapak 1960ko hamarkada osoa biltzen du. Garai horretan ostera, Kubak eredu sobietiko zentralizatua aplikatu zuen, beste hainbeste neurriren artean. Kubaren eredu sozialistaren inguruko eztabaidak ere agerian geratuko dira. 1960ko hamarkadako bigarren erdialdean azukrearen plana da azpimarragarri, zeinetan Kubako ekonomiaren esparru handiena azukrearen produkzioan zentratu baitzen. 1970eko hamarkada, laugarren etapari hasiera emango diona, Kuba ELEKen sartu zenean hasi zen (1972). Ekonomia orekatuagoa lortzen duen arren, azukrearekiko menpekotasuna sakondu zen, baita gainontzeko herrialde sozialistenganako lotura
ekonomikoak ere. 1980tik aurrera deszentralizaziorako neurriak hartu ziren, ostera, geldialdia ematen hasi zen 1986. urtean. 1989-1991 urteen artean ELEK eta SESBen desagerpenek, zuzenki eragin zuen Kubako ekonomian. Krisi gogor baten garaia nabarmendu zen 1993ra arte. “Garai Berezia” delakoaren ezarpenak neurri ekonomiko desberdinak hartzera bultzatu zuen Kuba, modu horretan, kapitalismorako joera hartzen hasiko zelarik.