Onarpen eta konpromizko terapian oinarrituriko esku-hartzea espetxeetan: buru-nahaste larriak jasaten dituzten pertsonen osatze pertsonala eta birgizarteratzea lortzera zuzendutako eredu baten proposamena.
View/ Open
Date
2019-07-08Author
Araiztegi Navarro, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen bidez hirugarren belaunaldiko terapien erabilera aditzera eman nahi da buru-nahaste larriak jasaten dituen espetxe-biztanleriaren artean. Hain zuzen, Onarpen eta Konpromisozko Terapian (OKT) oinarrituriko esku-hartze bat proposatzen da pertsona hauen osatze pertsonala lortu eta birgizarteratzea errazte aldera. Horretarako, lanaren lehenengo zatian Espainiar espetxe-sistemak buru-nahasteak jasaten dituen espetxe-biztanleriari ematen dien erantzun-bideak aztertzen dira. Bigarren atalaren bidez, hirugarren belaunaldiko terapien nondik norakoak azalduko dira, bereziki OKT. Era berean, arlo honetan eskaini ditzaketen alderdirik esanguratsuenak ere identifikatzen dira. Hala, terapia mota hauetan oinarrituriko esku-hartze bat proposatzea posible izan da.