Blockchain, Zenbait arazo juridiko
View/ Open
Date
2019-06-20Author
Goenaga Illarramendi, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Gizartea eboluzio jarrai batean dago uneoro eta hiru iraultza nagusi jasan ditu bere aurrerabidean. Lehena, Neolitikoan gertatutako nekazaritza-iraultza izan zen. Bigarrena, iraultza zientifikoa, duela 500 urte hasi zen eta barne biltzen ditu industria-iraultza, XIX. mendean Britainia Handian hasi eta denbora gutxian mundu guztira zabaldu zena eta informazioaren iraultza, duela 50 urte inguru hasitakoa. Hirugarrena, gaur egun bizi duguna, iraultza teknologikoa da, lehen ordenagailu handietan hasita, informazioaren gizartean bilakatu gara eta bioteknologiaren hastapenak ere ematen ari dira. Modu honetara iritsi da blockchain bezalako kontzeptu bat gure ahotara. Teknologia berri honek zirrara zein zalantzak sortzen ditu jendartean. Erregulaturik gabe dagoen fenomeno bat da eta bertan inongo estatu, entitate edo banakoren kontrolik gabe transakzioak burutu daitezke. Matematikaren ziurtasunetan eta informatikan oinarriturik funtzionatzen du eta gaur egun hainbat transakzio egiteko behar dugun fede emailearen figura ezabatzeko aukera ahalbidetzen du. Hori dela eta, lan honetan blockchaina edo bloke-katea den teknologia honen gaitasunen azterketa egiten da, noraino irits daitezken ikusteko eta modu honetan fede emaile hauen beharra ezabatzera iritsi ote daitekeen ebazteko. Aldeko zein aurkako autoreen ikuspegiak plazaratzen dira eta teknologia honen garapen arrakastatsuan dauden oztopoak zeintzuk izan daitezken ondorioztatzen da.