Erdi Aroko hirigintza prozesua Villafranca eta Segura hiribilduetan
View/ Open
Date
2020-12-21Author
Beguiristain Bueno, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako lan honetan, Behe Erdi Aroan sortutako Villafranca eta Segura hiribilduak aztertu ditut. Hauen sorrera XIII. mendean eman zen, Gaztelako monarkiak Gipuzkoa lurraldean aurrera eramandako hirigintza prozesua dela-eta.
Prozesu hau ulertzeko, lehendabizi mendebaldeko Europaren hirigintza prozesuaren panorama azaldu dut. Europan XI. mendean izugarrizko aldaketa eman zen, bizitzako esparru guztietan. Honen kausa nagusia hirien sorrera edo beste kasu batzuetan berpiztea izan zen. Gauzak aldatzen zihoazten heinean, hiribilduen sorrera hasi zen. Leku hauen sorreren ondorioz beraz bizitzeko era aldatu zen arlo guztietan: ekonomikoki, sozialki, demografikoki, artistikoki, etab.
Ideia orokorrak barneratu ondoren, Gipuzkoaren kasuan zentratu naiz. Lurraldearen testuingurua analizatuz: zeinen parte zen lur hori garai horretan, zertaz bizi ziren bertako biztanleak, zer arrazoi zeuden bertan hiribilduak sortzeko, zergatik zein hain leku apropos eta nola lortu zuten bertan hainbeste hirigintza proiektu Aurrera
eramatea.
Ondoren, hautatutako bi hiribilduen azterketa egin dut: Villafranca eta Segura. Bi hauek Gipuzkoa hego-ekialdean kokaturik daude, gaur egun, Goierri eskualdeko bi herri dira. Bakoitzaren sorreraren testuingurua aztertu dut, eta nolako morfologia eta hirigintza prozesua izan zuten bere garaian ere.
Azkenik, Europa eta Gipuzkoako ideia orokorrak, eta bi hiribilduen analisia eginez, hauen konparaketa egin dut. Bertan konklusio sendo batzuk ateraz; alde batetik, berdintasun batzuk badaude, baina baita ere beraien arteko ezberdintasunak. Hau guztiarekin beraz, Behe Erdi Aroko hirigintza prozesua dugu, Europatik hasita, Gipuzkoarekin jarraituz bi adibide osatu eta bitxiak aztertuz.
.