Gatzagako "Cristau-doctrinia" (1862): edizioa
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 45(1) : 139-219 (2011)
Abstract
Gatzagako dotrina (1862) Leintz Gatzagako abadeak bere herriko hizkerara itzulitako kristau-ikasbide bat da. Lan honetan dotrina haren edizio moderno bat aurkeztu nahi izan dugu, euskararen historiaz eman dezakeen lekukotasunagatik. Lehenengo atalean testuaren ezaugarriez eta itzulpenaren iturriez zenbait xehetasun emango ditugu. Bigarrenean, testua bera aurkeztuko dugu, egoki ulertzeko beharrezko oinoharrekin. Hirugarrenean, testuaren hiztegia jasoko dugu.