Euskal Kulturaren hibridazio prozesuak: trikitixaren kasuaren azterketa
Abstract
Ikerketa honek XXI. mendeko Euskal kulturari berezkoa zaion hibridazioa du aztergai. Horretarako, maila teorikoan, hibridazio kontzeptuaren inguruan sortu diren hausnarketa eta eztabaida garrantzitsuenak aztertu nahi ditugu. Adibide praktiko moduan, berriz, gure kulturan hain erroturik dagoen trikitixaren kasuan alderatuko ditugu eztabaida horiek. Izan ere, adierazpen musikal honek ezin hobeto irudikatzen ditu modernitatea eta tradizioaren arteko tentsioak eta iragana-geroa edo lokala-globalaren arteko adibide garbiak eskaintzen.