Galemys pyrenaicus Pirinioetako muturluzearen ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko giltzarriak
Abstract
Tesi honetan Pirinioetako muturluzearen ekologia espaziala ikertu da bi erreka desberdinetan: bata kontserbazio-egoera bikainean (Elama), eta bestea jarduera hidroelektrikorako ur-erauzketa sistemen eraginpean egonik (Leitzaran). Helburua muturluzeak bere bizi-eremuen baitan egiten duen bazkahabitaten hautespena zehaztea zen, beren habitataren egokitasuna baldintzatzen duten faktoreak identifikatu ahal izateko. Irrati-telemetriak, Pirinioetako mutur luzeak ur-bare eta putzuen aldeanur lasterrak positiboki hautatzen zituela erakutsi zuen, bereziki ur-erauzketen eraginpean zegoen errekan.Irrati-telemetriak, ordea, ezin zuen bereizi muturluzearen habitat-hautespena urlasterretako bazkaeskuragarritasun hobearengatik edo bestelako arrazoiren batengatik gertatzen ote zen. Hortaz, aldi berean Pirinioetako muturluzearen ekologia trofikoa ikertu da. DNA metabarcoding bidezko dietarendeskribapen taxonomikoa eta ezaugarri bereizgarrien traiten araberako deskribapena aintzakotzat hartuz litekeena da bazkaren ordez beste arrazoi batzuek azaltzea animalia honen urlasterrekiko zaletasuna muturluzeen flotagarritasun naturalak, esaterako. Tesiak, oro har, Pirinioetako muturluzearen habitat-erabileraren eta dietaren espezializazio handia berresten du. Hortaz gain,muturluzearentzako ur garbiak nahikoa ez direla ere azpimarratzen du, muturluzearen kontserbaziorako ur lasterrak eta erreken konektagarritasuna funtsezko faktoreak izanik