Teknika adimentsuetan oinarritutako aerosorgailuen kontrol sistemen diseinua.
View/ Open
Date
2020-06-22Author
Sáenz Aguirre, Aitor
Metadata
Show full item recordAbstract
Tesi honetan ardatz horizontaleko aerosorgailuen operazioa hobetzeko teknika adimentsu eta noinarritutako kontrol sistema aurreratuen diseinu eta simulazio bidezko balioztatzea proposatzen da.Nahiz eta gaur egungo aerosorgailu industrialen heldutasun handia izan, oraindik ere zer egina dago hainbat egoeratan hauek sortutako potentzia elektrikoa eta jasandako karga mekanikoak optimizatzeko momentuan.Ikerkuntza lan honetan, aerosorgailuen operazioa hobetzeko bi arlo desberdin landu dira. Alde batetik,aerosorgailuaren yaw sistemaren funtzionamendu autonomo eta optimo bat lortzeko helburuarekin,"Machine Learning" bidezko algoritmo bat diseinatu da. Algoritmo honek, "Reinforcement Learning","Artificial Neural Network" eta optimizazio algoritmoak bezalako teknika adimentsuak baliatzen ditu.Bestalde, aersorgailuen aerodinamika hobetze aldera, fluxu kontrol gailuetan oinarritutako fluxu kontrolestrategia aktibo bat diseinatu da. Estrategia honen oinarrizko elementuak "Gurney Flap" izena hartzenduten fluxu kontrol gailuak dira.Simulazio bidezko emaitzak aztertuta, diseinatutako estrategiek ardatz horizontaleko aerosorgailuenjarduera hobetzeko potentzial handia dutela ondorioztatu daiteke.(ez bete tarte hau baino gehiago)