Euskal Zuzenbide Zibilari dagokion zuzenbide jurisdikzionala. Lege data eta lege ferenda azterketa
View/ Open
Date
2020-07-23Author
Fidalgo Astigarraga, Mikel Tomas
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskal Zuzenbide Zibileko 5/2015 Legearen onarpena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kasazio-Errekurtso Zibilari buruzko Lege aurreproiektua izan dira gure berezko Zuzenbidearen inguruko azken erronka legegileak. Aipatutako arauekEspainiako Konstituzioaren 149.1.6. eta 8. artikuluek ezartzen duten Autonomia Erkidego eta Estatuen arteko eskumen banaketara moldatu behar duteArtikulu horien interpretazio arazoak gaindituz, Autonomia Erkidegoek (tartean, Euskal Autonomia Erkidegoak) hainbat xedapen prozesal txertatu dituzte beraien ordenamendu zibiletako Legeetan. Are gehiago, 1991. urtean Galiziak egin geroztik, arau prozesal zibil hutsak diren kasazio Lege autonomikoak arautu dituzte Kataluniak eta Aragoik. Gaur Euskal Autonomia Erkidegoan kasazio errekurtso zibilari lotutako arau propioa sortzea helburu duen ekimen legegilea dago martxan, momentuz Lege aurreproiektua emaitza izan duena.Lanean, hurrengo hiru helburuak izango ditugu. Lehenik eta behin, berezko Zuzenbide zibil eta jurisdikzionalak historian zehar euskal lurraldeetan izan duen ibilbidea ikertuko da. Bigarren, Espainiar Konstituzioaren eskumen banaketan sakonduko dugu, Autonomia Erkidegoen parte hartze eremua zehazteko. Azkenik, euskal Lege zibilen azterketa prozesalari helduko diogu, jurisprudentzia eta kasazio Lege aurreproiektuan bereziki azpimarratuz, lege ferenda proposamena egiteko.