Fagor Etxetresna Elektrikoak Koop.E.: itxieraren azterketa krisi-kudeaketaren eta krisi-komunikazioaren ikuspuntutik
Date
2020-11-25Author
Manias Muñoz, Itsaso
Metadata
Show full item recordAbstract
Doktorego tesi honek Fagor Etxetresnak Kooperatiba Elkartearen krisia eta haren tratamendu mediatikoan jarri du arreta nagusia. Kasu azterketan oinarriturik, eta triangelatze-metodologikoa baliatuz (teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak uztartuz) 2013ko urrian Arrasaten piztu zen krisia arakatu du.Bi ikuspegi edo jakintzagai berezi erabili dira Fagorren itxieraren azterketa egiteko: krisi-komunikazioa eta krisi-kudeaketa. Horretarako, lehenik eta behin, ikergaiaren gaineko errebisio bibliografiko sakona egin da eta, horrekin batera, halaber, aipatutako bi jakintzagaiei buruzko marko teorikoa zabala osatu da.Horrek guztiak helburu eta hipotesiak ardazten, eta bildutako datuak interpretatzen lagundu du. Analisia,ordea, hiru zatitan banatu da; (1) atal kualitatiboa, (2) eduki-analisia eta (3) Delphi ikerketa. Lehenak,Fagor, Fagor Taldeko eta Mondragon Korporazioko subjektu eta krisi-aktore ezberdinei egindako elkarrizketak aztertzen ditu. Bigarrenak, Fagorren itxierak prentsa idatzian izandako tratamendu mediatikoa jasotzen du eta, azkenik, hirugarren atalak, ikergaiaren egoera, hau da, krisi komunikazioaren ikerketa eta irakaskuntza mundu zabalean nola dagoen aztertzen du. Horrekin guztiarekin, Fagorren krisiaren argazki komunikatiboa egin dugu, aztertzeko, besteak beste, zeintzuk izan diren euskal talde kooperatiboaren hutsegiteak eta indarguneak; horrez gainera, oraindik ahul dagoen ikergaiaren gaineko aurrera begirako ikerketa nahiz irakaskuntza esparruak zehaztu ditugu.