Hezkuntza sexuala haur hezkuntzan. Diagnosia eta formakuntza proposamen bat.
View/ Open
Date
2021-03-22Author
Goimendiourrutia Gallastegui, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu AmaierakoLan honekHaur Hezkuntzako haurrek hezkuntza sexuala jasotzearen garrantzia azpimarratzen du, hauen formakuntza integralari begira. Hortaz, lan honen helburu nagusia, Haur Hezkuntzako etapara bideratutako sexu hezkuntzan trebatzea eta gai hau hezkuntza formalean lantzearen garrantzia azpimarratzea da. Izan ere gaur egun oraindik hezkuntza formalean lantzen den hezkuntza sexuala urria eta oso tradizionalista da. Hori dela eta GRAL honetan gaur egun hezkuntza sexuala ikastetxeetan nola jorratzen den ezagutzearekin batera,hezkuntza sexualari buruzko irakasleen formakuntza landu da. Horren aurretik, sexualitatea eta hezkuntza sexualaren inguruko informazioa bildu da, gaia hobeto ulertzeko hainbat kontzeptu definituz. Horretarako, lehenik eta behin, adituek gaiari buruz diotena ezagutu da. Ondoren, egoeraren diagnosia egin da, gaur egun hezkuntza sexuala ikastetxeetan lantzen dabiltzan arituei esker. Azkenik, irakasle talde bati bideratutako formakuntza saioak diseinatu dira.