KV7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza
View/ Open
Date
2021Author
Muguruza Montero, Arantza
Rodriguez de Yurre, Ainhoa
Araujo Lombraña, Ariane
Villarroel Muñoz, Álvaro
Urrutia Iñiguez, Janire
Metadata
Show full item record
Ekaia 39 : 37-60 (2021)
Abstract
Potasio-kanalak ia zelula guztien mintzean agertzen dira eta funtzio biologiko garrantzitsuak betetzen dituzte; besteak beste, korronte elektrikoak kontrolatzen dituzte zelula kitzikagarrietan. KV7 kanalen familia 5 kidez osatuta dago (KV7.1-KV7.5), eta horiek kodetzen dituzten geneak patologia esanguratsuekin erlazionatzen dira. KV7 kanalen estrukturak zelula-mintzean txertaturiko 6 segmentuz osaturiko ohiko estruktura partekatzen du; N- eta C-muturrak zelula barnekoak dira. Neuronetan, KV7.2 eta KV7.3 kanalak agertzen dira batik bat; M-korrontea sortuz, neuronen kitzikagarritasuna kontrolatzen duena. M-korrontearen erregulazioa konplexua da seinaleztapen-bidezidor desberdinen bidez erregula baitaiteke. Gq/11 proteinari akoplaturiko hartzaileen bidez erregulatzen da eta seinaleztapen-bidezidorra desberdina da aktibatutako hartzailearen arabera. Horrela, azetilkolinaren M1 hartzaile muskarinikoak KV7.2-aren korrontea inhibituko du PIP2-aren agorpenaren ondorioz. Bradikininaren hartzaileak, ordea, IP3-ak eragindako kaltzio-kontzentrazioaren igoeraren bidez inhibituko du. Mekanismo horietan, hainbat proteinak hartzen dute parte, hala nola kalmodulinak, proteina kinasek eta ainguratze-proteinek. Berrikuspen honetan, KV7.2 kanalari erreparatuko diogu, hainbat gaixotasunen partaide izateagatik eta haren erregulazio konplexuagatik, ikuspuntu farmakologiko batetik itu interesgarria izan baitaiteke.; Potassium channels are present in almost all cell membranes and perform important biological functions, including electrical currents control in excitable cells. The KV7 channels familiy consists of 5 members (KV7.1-KV7.5) and the genes that encode them are related to significant pathologies. The structure of KV7 channels shares the usual six transmem-brane segment structure, with intracellular N- and C-termini. In neurons, KV7.2 and KV7.3 are the main channels, which generate the M-current that controls neuronal excitability. The M-current regulation is complex as it can be regulated by different signalling pathways. It is regulated by Gq/11-coupled receptors, and the signaling pathway depends on the activated receptor. Thus, the M1 muscarinic acetylcholine receptor inhibits KV7.2 current by PIP2 depletion. While the bradykinin receptor inhibits it through the calcium concentration increase driven by IP3. Among these mechanisms several proteins are involved, such as calmodulin, protein kinases and anchor proteins. In this review we will focus on KV7.2 channel, as it is involved in several diseases and for its complex regulation it can be an interesting target from a pharmacological point of view.