Mikroplastikoen eragina itsasoan: ehungintza sektorea
Abstract
Gradu Amaierako Lan honen lan markoa, plastikoek eta mikroplastikoek itsasoan duten eragina aztertzea da. Nire kasuan, ehungintza sektoretik begiratuta aztertuko dut. Horretarako, helburu nagusi horren barnean azpihelburuak ezarri ditut: Lehenik, kutsadura eta gaur egun daukagun arazo ekologikoaz jabetzea da. Bigarrenik, plastikoaren eta mikroplastikoaren gaia, ehungintza sektorearen ikuspuntutik aztertzea da. Izan ere, ehungintza sektorea oso kutsagarria den industria bat da eta gaur egun daukagun kontsumo ereduarekin ea lotuta dagoen jakitea nahi dut. Hirugarrenik, sektore honek duen inpaktua eta horri aurre egiteko gaur egun garatzen ari diren ekimenak aztertzea da; ea ehungintza sektorean aukerak dauden industria honen inpaktua txikiagoa izateko.