Nazi Propaganda Zinematografikoaren Arrakastak: Triumph des Willems eta Jud Süß
Date
2021-06-28Author
Nicolau Valle, Adrián
Metadata
Show full item recordAbstract
Jakina denez erregimen naziak, eta bereziki Hitler eta Goebbels-ek, garrantzia handia eman zioten propagandari. Ideologia nazia zabaltzeko erabili zuten bideen artean, badago bat besteengandik bereiztu egin zena: zinema. Naziek zuzeneko propaganda zinema batengatik apustu egin ordez, "eskapismorantz" zuzendutako zinema ekoiztea erabaki zuten. Propaganda filmak urriak izan ez ezik, ekoiztutakoen artean gehienak porrot bat izan ziren. Hala ere, filmografia naziaren bi ikur nagusiak propaganda filmak dira: Triumph des Willems (Leni Riefenstahl, 1935) eta Jud Süß (Veit Harlan, 1940). Ikerketa honetan garai hartako alemaniar ekoizpenen artean salbuespena izan ziren bi film hauek aztertuko ditugu, hauen arrakastaren gakoak bilatuz.