Artea eta kultura librea: jardunbide artistikoaren esparruko kultura librearen eta lizentzien hastapenak
Abstract
Aro digitalaren fenomenoa nagusitu da azkenaldian, eta ikusten ari gara
goitik behera aldatzen ari dela ekoizpen artistiko eta kultural garaikidea
zer baldintzatan egiten den. Gaur egun kultura ekoizteko, banatzeko eta
eskuratzeko ditugun moduek ez dute zerikusirik orain dela urte gutxi
batzuetakoekin.
Badakigu hortik aldaketa handiak datozela eta sare eta gailu berriek
aukera handiak dakarzkigutela. Horregatik, egoera digital berri honetan
ekoizpen kultural artistikoa nola ekoizten, banatzen eta eskuratzen
den landuko dugu UPV/EHUko Arte eta Teknologia Saileko koaderno
hauetan. Egile-eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko eztabaidari
dagokienez, kultura libreko ideietara hurbilduko gara, eta copyleft ideia
landuko dugu, haren ekarpen kontzeptualen, politikoen eta didaktikoen
bidez.
Ikusiko ditugu, halaber, ezagutzaren kudeaketarekin erlazionatutako
kontuak; lizentziak, sortzeko eta banatzeko tresna gisa, eta, bereziki,
Creative Commons lizentziak. Egoera berri honetan, egoerak dakarren
paradigma-aldaketan murgilduta egonik, egileok, ekoizleok eta
kudeatzaileok gure lanari eta, oro har, artearen sistemari eragiten
dioten erabakiak hartu behar izan ditugu.