Aulki gaineko saskibaloiaren errendimendu faktoreak: sasoi fisikoa, aspektu tekniko-taktikoak eta horien kuantifikaziorako eta planifikaziorako proposamena
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Antepara Txurruka, Iker
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua aulki gaineko saskibaloiko prestaketan beharrezkoak diren gaitasun fisiko, tekniko eta taktikoak ezagutzea eta horiek kuantifikatzeko eta planifikatzeko metodo bat diseinatzea izan da. Horretarako, lehendabizi, kirol honen orokortasunak azaldu dira (historia, arauak eta sailkapen funtzionala, adibidez), ondoren, saskibaloi egokituaren errendimendu faktore nagusiak azaldu ahal izateko. Literaturan faktore mugatzaile garrantzitsuenen bilaketa egin ondoren, gaitasun bakoitzarekiko espezifikoa den entrenamenduen karga kuantifikatzeko sistema bat sortu da, denbora efektiboa eta errepikapen kopurua kontuan hartuz. Sistema hau oinarritzat hartuz, Zuzenak Fundazioa taldearen 2019-2020 denboraldiko egutegia hartu eta urte osoko planifikazioa diseinatu da, helburu zehatzak aukeratuz eta ondoriozko kargaren dinamika bat sortuz. Ondorioztatu daiteke aulki gaineko saskibaloia konplexua dela eta gaitasun fisiko-tekniko-taktiko kantitate altua eskatzen duela, entrenamenduen kuantifikazioa eta planifikazioa zailduz.