Distantzia erdi eta luzeko lasterketen errendimendurako entrenamendu intentsitatearen banaketa: neurtzeko metodoak eta gaur egungo ebidentzia
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Garate Iturzaeta, Iker
Metadata
Show full item recordAbstract
Errebisio honek erresistentziako korrikalarietan entrenamendu intentsitatearen banaketari buruz gaur egun dagoen ebidentzia eta hau neurtzeko erabiltzen diren metodoak aztertzea du helburu. Honetarako 2020ko martxoaren 2an PubMed datu basean bilaketa egin ondoren 90 artikulu original aztertu ziren, horietatik bederatzik (errebisio bibliografiko 1, 5 interbentzio, kasu azterketa 1 eta 2 behaketa) bete zituzten inklusio kriterioak: (1) parte-hartzaile guztiak distantzia ertain edo luzeko korrikalariak izatea; (2) Ikerketek entrenamendu intentsiatearen banaketa aztertzea behaketa txosten, kasu azterketa, interbentzio edo errebisio bezala; (3) peer-revewed aldizkarietan publikatuta egotea eta (4) 5 aste edo iraupen luzeagoko entrenamendu programak aztertzea. Analisi honen emaitzen arabera, banaketa polarizatuaren eta piramidalaren aldeko ebidentzia dago, atalasekoaren aurka, bai maila altuko korrikalarietan zein aisialdikoetan. Metodologiari dagokionez, nahiz eta badirudien literaturan antzeko metodoak erabiltzen direla orokorrean, funtsean desberdinak direla eta ikerketen arteko konparagarritasuna gutxienez zalantzan jarri behar dela ondorioztatu da. Honi irtenbidea emateko ezagunak diren metodoen arteko erlazioak bildu dira, konparatzerako garaian kontuan izateko eta etorkizunean ikertu beharko liratekeenak zeintzuk diren argitzeko. Azkenik, ikerketaz kanpoko entrenamenduetako praktikotasunari begira, metodo desberdinak uztartzen dituen proposamen bat egin da, entrenamendu intentsitatea abiaduraren arabera diseinatuz eta bihotz maiztasuna eta RPE kontrol neurri bezala erabiliz.