Futbol talde profesional bateko jokalarien antropometria neurketen analisia
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Agirregabiria Padilla, Martin
Metadata
Show full item recordAbstract
Nire gradu amaierako lanaren gai orokorra futbol talde profesional batean antropometria baloreak aztertzea da, jokalarien artean ezberdintasunak dauden ikusteko. Denboraldi erdia solik hartuko da kontutan ikerketa egiteko, fitxaketa berriek eragina izan dezaketelako eta jokalari batzuk beste talde batera joaten direlako neguko futbol merkatuan. Aukeratutako taldea Espainiako ligako lehen mailako klub bat da eta jokalarien konfidentzialtasuna babesteko asmoz, izenaren ordez zenbakiak agertuko dira. Gai hau azkeneko urteetan garrantzi handiagoa hartzen ari da eta errendimenduan eragin zuzena duela baieztatu da. Antropometria gaia ardatz hartzearen arrazoia errendimenduan eragin zuzena duelako da. Gaur egun, talde profesional guztiek garrantzia ematen diote eta errendimendu onena lortzeko faktorea dela ikusi da. Izan ere, kirolean eta kasu honetan konkretuki, futbolean, jokalarien errendimendua baldintzatzen dituzten faktoreak ahalik eta kontrolatuen edukitzeko joera dago, errendimendu gorena lortzeko helburuarekin betiere. Hori dela eta, futbolarien antropometriak gero eta gehiago neurtzen dira, bai teknika zehatzagoak erabiliz, bai kontrol indibidualak maizago eginez, bai nutrizionistarekin plan indibidualak zehaztuz. Hasteko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasle moduan antropometriek interes handia sortu zidaten, baita futbol jokalari bezala ere. Alde batetik, klaseetan ikasitakoa eta praktikatutakoa eta beste alde batetik, jokalari bezala nire errendimendua hobetzeko garrantzizko faktore bat zelako. Hori dela eta, beti saiatu naiz gai honi buruz gehiago sakontzen, ikasten edo irakurtzen, bai nire errendimendua hobetzen jarraitzeko, bai nire etorkizuneko lanean baliagarri izan daitekeelako. Hori dela eta, lan honen beste helburuetako bat gai honen inguruan nire jakintza handitzea da, interesgarria bezain konplexua den gai honetan ahalik eta sakonen ikertzea. Lan honetan nire helburu nagusietako bat futbol talde profesional batean antropometrien joera aztertzea da. Modu honetan, jokalarien posizioaren arabera antropometria baloreak konparatuko dira. Gainera, lehen taldeko edo bigarren taldeko jokalariak diren zehaztuko da, taldeen arteko konparaketa egiteko. Ondoren zehaztuko dugun metodoaren bidez egingo da. Aurredenboraldian eginiko neurketa izango da lehena eta denboraldi amaieran azkena. Aldi berean, antropometriek errendimenduan duten eragin zuzena aztertuko da. Lan osoan zehar aurkezturiko ideiak bibliografian oinarriturikoak dira, zenbait autore eta ikerketa erreferentzia bezala erabiliz. Horretarako, antropometrien eta futbolaren azalpena eta garapena egingo dut. Hau da, futbola ardatz hartuta, kirol honen eta antropometrien eboluzioa zehaztuko dut marko teoriko bat osatuz. Ondoren, ikerketa burutzeko beharrezkoak izan zaizkidan atalak aurkeztuko ditut. Alde batetik, ikerketan erabili den lagina zein izan den azalduko dut. Beste alde batetik, jokalariei egin zaizkien neurketa aldagaiak zehaztu eta azalduko ditut, baita ikerketarako erabili ditudan aldagaiak ere. Azkenik, ikerketa burutzean lortutako aurkikuntzak eta hipotesiak nabarmenduko ditut, eta eztabaida batekin amaituko dut lana. Goian aipaturiko pausu guztiak behin burutu ondoren, eginiko lana ebaluatu eta lana burutu bitartean ikasitakoarekin ondorio batzuk ere aurkeztuko ditut, lanari bukaera borobilagoa emateko asmoarekin.