Jarduera fisikoa natura ingurunean: Euskal Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Gorputz Hezkuntzaren proposamena
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Ipiña Zuluaga, Julen
Metadata
Show full item recordAbstract
Gorputz Hezkuntza espazio eta testuinguru aldetik ezberdintasun gehien duen irakasgaia izan daiteke: patioan, gimnasioan, parkean edo frontoian gara daitezke saioak, gainerako irakasgaiak, normalean, gela barruan jarraitzen direlarik. Ingurune ezberdinen sorta hori aprobetxatzeko joera egoten da, espazioaren ezberdintasun horrek ikaslearentzat motibazioa ekar dezakelako. Baina, askotan, inguru berri horietan jorra daitezkeen ekintzak prestatzeko ezjakintasuna agertzen da. Horretarako, lan honetan, heziketa helburuarekin natura-ingurunera egokitutako jarduera fisikoa planteatzen da, mota horietako saioak prestatzeko informazioa batuz eta unitate didaktiko ezberdinak proposatuz.
Naturan burutzen den jarduera fisikoak hainbat abantaila izan ditzake, jarraian ikusiko den moduan, baina natura eta jarduera fisikoa kontzeptuak hatera entzutean "arriskua" ere etortzen zaigu burura. Gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako (DBH) proposamen bat egin nahi denez, adin horietan agertu daitezkeen zailtasunak kontutan izandira.
Lanaren hasierako zatian, natura-jarduera eta hezkuntzaren arteko lotura aztertzen da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum Dekretuak {236/2015 Dekretua) natura-jardueren inguruan zer esaten duen eta gai horretako unitate didaktikoak sortzeko ematen duen informazioa batzen da. Bigarren zatian unitate didaktikoak ageri dira. DBHko maila bakoitzerako bana sortu da, hots, lau. Horietan kurtso bakoitzak dituen eduki, helburu eta ebaluazio irizpide ezberdinak kontutan hartu dira, beraz, gaur egun indarrean dagoen 236/2015 Dekretua kontutan izan da.
Bestalde, aipatzekoa da, lan honetan batzen den informazio guztia eta sortu den produktua (unitate didaktikoak) benetan erabiltzekoak direla. Gorputz Hezkuntzako irakasle naizenez, edozein ikastetxetan aurrera eramateko moduan dago, zentroaren eta ikasle-taldeen berezitasunei egokitu ostean.