Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroez
View/ Open
Date
2019Author
Leturiaga Angoitia, Olatz
Metadata
Show full item record
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 53(1-2) : 127-162 (2019)
Abstract
Artikulu honetan Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalak dira aztergai. Izan ere, beti ez da erraza jakiten adizki batzuen oinarrian zein erro dagoen: *eradun ala *nin. Hori horrela izanik, saio honen helburua da Gipuzkoako testu zaharretan ageri diren -eta gaur egun zenbait hizkeratan dirauten- adizki batzuen oinarrian zein erro dagoen argitzen saiatzea. Lehendabizi, diozka ‘dizkio’ erakoez arituko gara, eta *eradun eta *nin hipotesien aldeko nahiz aurkako argudioak aurkeztuko ditugu; hala, saio honetan defendatzen dugu diozka ‘dizkio’eta diezte ‘dizkie’ adizkiek *nin erroa izateko itxura dutela (dio + -zka- - diozka; die + -zte- - diezte). Ondoren, hipotesi bera dizko/dizka ‘dizkio’ eta dizte/dizk(o)e ‘dizkie’ erakoetara heda daitekeen ikusiko dugu, gure ustean hala baita; horren arabera proposatzen duguna da diozka - dizka gertatu eta, beharbada, haren analogiaz sortuak izan daitezkeela azken horien gisako paradigmako gainerako adizkiak: hau da, diozka (d-i-o-zka-Ø) - dizka (d-i-z-ka-Ø) - dizko ‘dizkio’, dizku ‘dizkigu’, ditzu ‘dizkizu’, diztan ‘dizkidan’, etab. Bestalde, literatur gipuzkeraren balizko eraginaz ere jardungo dugu. Izan ere, XVIII-XIX. mendeetako Gipuzkoako testuetan ugari dira oraindik diozka ‘dizkio’eta diezte (eta diozkate) ‘dizkie’ erako adizkiak 3. pertsona datiboarekin, nahiz eta, ustez, forma zaharrak izan; gure iritzian, literatur eredutzat hartu izan ziren idazleen lanetan -besteak beste, Larramendiren 1729ko gramatikan- diozkaeta diezte erako adizkiak agertzeak lagundu zezakeen, beharbada, geroagoko idazleen testuetan (Lariz, Ubillos, Agirre Asteasukoa, Lardizabal, etab.) adizkiok hedatzen. Aipatutako adizkietako erroez jarduteaz gain, erroaren eta erro bakoitzak hartzen zuen pluralgilearen araberako (balizko) kronologia bat ere eskainiko dugu.