Tresna digitalak ipuinen analisian: emozioen konparaketa ipuin hezkidetzaile eta tradizionaletan
View/ Open
Date
2021-06-25Author
Garetxana Ettcheto, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan IKTek literaturaren analisian izandako eraginari buruz hausnartu da hezkuntzaren eta didaktikaren ikuspegitik. Aro digital berri honen aurrean tresna teknologiko desberdinak aurki ditzakegu sarean eta horrek, literaturan eta kasu honetan haur literaturako ipuinen analisian, aukera berriak sortu ditu.
Lan honen helburua Close eta Distant Reading ikuspegiak lantzeko RStudio eta Voyant Tools tresnak azaldu eta horien bitartez ipuinetan sentimenduen analisi bat egitea da, literaturaren didaktika aintzat hartuz. Analisia burutzerako orduan, sentimenduen trataera 10 ipuin desberdinetan aztertu da, 5 ipuin klasiko eta hauen ipuin hezkidetzaileak alderatuz. Azkenik, ikasitako guztia gelara eramateko proposamen bat burutu da.
RStudio proiektua: https://rstudio.cloud/project/2465539