Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren II. formazioa
View/ Open
Date
2021-06-28Author
Fernandez de Arroiabe Idigoras, Arantzazu
Cachón Arruti, Maider
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikastetxe guztiek zenbait erabaki hartzeko autonomia daukate, lan metodologia,
besteak beste. Erabaki horiek eskolako klaustroak beraien eguneroko lanean
gauzatuko dituzte, eta horretarako horren berri jakitea ezinbestekoa da. Eskola
guztietan, klaustrokide batzuk aldatu egiten dira urtez urte eta horiek ere eskolako lan
egiteko modua eta ildoa jarrai dezaten formazioa diseinatzea izan da proiektu honen
xedea. Gizartea geroz eta digitalagoa da, eskola gizartera egokitu behar da eta
eskolak, ikasleak gizartean parte hartzeko ahaldundu behar ditu, ekitateari arreta
eskainiz eta arrakala ekonomikoa eta genero arrakalak murriztuz. Ezinbestekoa izango
da, beraz, eskolak konpetentzia digitalean aurrera egitea eta eredu digital hori nola
gauzatuko duen erabakitzea. Heziberri 2020 da ikasleen irteera profila definitu eta
horretara iristeko lortu beharreko helburuak zehazten dituena. Helburu horietara
iristeko bide asko daude eta metodologia ezberdin askoren bitartez egin daiteke.
Proiektu honen bitartez, Orokieta eskola publikoko metodologia eta eredu digitala
azaldu, eta proiektuen bitarteko ikaskuntzan Informatika, Pentsaera Konputazionala
eta programazioaren irakaskuntza nola aplikatu azaltzen duen formazioa diseinatu da.
Eskolak aukeratzen duen metodologia, dena dela ere, ikasleek ikasketekiko motibazioa
badute, guzti hori gauzatzea askoz errazagoa izango da.