Matematika eta hizkuntzaren lanketa bost urteko gelan: Arbela digitalerako proiektua
View/ Open
Date
2021-06-25Author
Larruskain Alberdi, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Haur Hezkuntzan umeek bizitzarako beharrezkoak dituzten
konpetentziak garatu eta garapen integrala bermatzea da helburua. Egun, gizartean
teknologiaren presentzia handia den arren, eskoletan ez da hori gertatzen; bien artean
arrakala digitala dagoela esan daiteke. Baliabide teknologikoak umeen garapenerako
aukera anitzak ematen dituzte; beraz, ikuspegi pedagogiko egokiarekin, baliabide
aproposak dira Haur Hezkuntzarako. Hutsune hori ikusiz, eta arbela digitalak ematen
dituen aukerak aztertuta, Haur Hezkuntzako bost urteko gelarako arbela digitalerako
unitate didaktikoa sortu da. Bertan, matematikari eta hizkuntzari lotutako konpetentzian
lanketa egingo da, frutak eta barazkiak lantzen diren bitartean. Umeak konpetentzia
digitaletan trebatzea ere bilatuko da, etorkizunerako beharrezkoa izango dutelako.
Proposamen honetan, konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntzatatik abiaturiko proiektua
planteatuko da.