Abstract
Euskararen aldeko motibazioak gaia Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko XIII. Ikastaroetako aztergaia izan zen, 1994an, "Europako VI. Ikastaroak" zeritzenen barnean.Unibertsitateko hainbat irakaslek eta euskararen normalkuntza sustatzen ibili izan den beste hainbat adituk egindako azkerlanak izan ziren jardunaldi haietako solasgaia.Gizabanakoaren psikologiatik, eta batez ere taldeetatik eta, oro har, gizartetik ikertu nahi izan dira motibazio euskaltzaleak, hemen: Zergatik ari da euskaltzalegoa euskara defendatu eta sustatzen? Galdera horri erantzuteko bildu dira liburuko testu hauek.