Erakundeen administrazioa. Oinarriak eta aplikazioak
Date
2004Author
Aguirre Sádaba, Alfredo
Castillo Clavero, Ana Mª
Tous Zamora, Dolores
Metadata
Show full item recordAbstract
Enpresaren garapenerako garrantzi handia hartzen ari den jardueretako bat da erakundeen administrazioa. Druckerren esanetan, herrialdeak ez dira garatuak edo azpigaratuak, administratuak edo azpiadministratuak baizik, eta administrazioa, ondorioz, nahitaez ezagutu beharreko jakintza-gai bihurtu da jende askorentzat. Administratzea da erakunde bat bere helburuetara efizientziaz bideratzea, direla helburuak kulturalak, olgetari, hezkuntzari, osasunari loturikoak, filantropikoak edo, enpresaren kasuan bezala, ekonomikoak. Horretarako, plangintza-, antolaketa-, zuzendaritza- eta kontrol-funtzioak burutu behar dira, eta kanpo-ingurune dinamiko batean eta barne-ingurune batean burutu ere, eta, barne-inguruneari dagokionez, funtsezkoa da lantaldeko kideen arteko harremanak kalitatezkoak izatea administrazio-lana ondo egiteko. Obra honetan gaurko administrazioa osatzen duten kontzeptuak azaltzen dira, ahalik eta argien eta zentzu praktiko handiz, alderdi sozial, humano eta etikoei arreta berezia eskainiz.Alfredo A. Aguirre Sádaba Enpresa-antolakuntzako katedradun da eta eskolak ematen ditu Malagako Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Goi Eskolan, Telekomunikazioko Ingeniarien Goi Eskolan eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Liburu, artikulu eta ponentzia ugari ditu idatziak.Ana María Castillo Clavero doktore da Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta UE-ko katedradun Malagako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa-administrazioaren Sailari atxikiriko Enpresa-antolakuntzaren arloan. Enpresaren Ekonomia, Erakunde-garapena eta Administrazioaren Teoria Orokorra irakasten ditu unibertsitate horretan. Gainera, hainbat liburu eta argitalpen idatzi ditu antolakuntza eta zuzendaritzaz eta giza baliabideen kudeaketaz.Dolores Tous Zamora doktore da Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta UE-ko katedradun Malagako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa-administrazioaren Sailari atxikiriko Enpresa-antolakuntzaren arloan. Ekoizpenaren Zuzendaritza eta Eragiketak, Nekazaritza-enpresaren Ekonomia eta Giza Baliabideen Zuzendaritza irakasten ditu unibertsitate horretan. Gainera, hainbat liburu eta argitalpen idatzi ditu antolakuntza eta zuzendaritzaz eta giza baliabideen kudeaketaz.