Euskal ipuingintza garaikidearen historia (1970tik 2010ra)
View/ Open
Date
2021-07-26Author
Rabelli Yanguas, Alvaro
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskal Ipuingintza Garaikidearen Historia ikerketa-lan honetan euskal ipuingintza modernoaren historia deskribatu nahi izan dugu, bere lehenengo lan fundazionaletik gaurko harmarkadeetara arte. Horrezaz gain, ipuinaren definizioetan murgildu gara, beste genero narratiboekiko antzekotasunak eta mugak nabarmendu ditugu, ipuingintzak euskal literaturan zein beronen historian zein paper jokatu duen agertu dugu. Oro har, euskal ipuingintza garaikidearen definizioaz, sorreraz, bilakaeraz, emaitzaz, eta ikerketez luze bezain zabal jardun dugu.Hartara euskal ipuingintza garaikidearen aitzindarien ipuingintza, 70eko ipuingintza, 80ko ipuingintza eta 90eko eta milurteko ipuingintza aztertu ditugu.Era berean, lan honen bitartez, euskal ipuingintza garaikideak, batetik, gaurko euskal literatura sistema sortzen eta, bestetik, gure literaturak pairatzen zuen "desfase" historikoa gainditzen lagundu duela frogatutzat eman dugu