Haur-obesitatea eta sedentarismoa prebenitzeko, haur-obesitatea edo sedentarismoa pairatzeko arriskua duten lehen hezkuntzako haurrei eta beraien gurasoei bideratutako osasun-hezkuntza proiektua
View/ Open
Date
2021-10-05Author
Lara Zabala, Maider
Metadata
Show full item recordAbstract
Obesitatea, osasuna kaltetu dezakeen gantz pilaketa anormal edo gehiegizkoa da. Badakigu, obesitatearen kausa nagusia desoreka energetikoa dela; dieta, jarduera fisikoa, teknologien erabilera eta loa, energia-orekaren erabakigarriak direlarik. Honek, ikuspegi itxaropentsu bat erakusten digu, obesitatearen kausa nagusia elikadura eta aktibitate fisiko ohiturak direlako, eta hauek haurtzarotik heziketa egoki batekin landu daitezkeelako. Beraz, obesitate eta sedentarismoa izateko arriskua duten haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako osasun-hezkuntza proiektua proposatzen da.
Helburua: obesitatea edo sedentarismoa izateko arriskua duten umeei eta gurasoei, haur-obesitatea eta sedentarismoa prebenitzeko, zuzendutako osasun-hezkuntza proiektu bat diseinatzea.
Metodologia: osasun-hezkuntza proiektua aurrera eramateko gaiaren inguruko bilaketa bibliografiko sistematizatua egin da metabilatzaile eta datu-base ezberdinetan. Gainera, web-orri ofizialak eta liburuak erabili dira proiektua osatzeko.
Plangintza: proiektu honen helburu pedagogiko nagusia, proiektuan parte hartuko duten lehen hezkuntzako 5. Mailako umeek eta beraien gurasoek, osasun-hezkuntza bukatzean haur-gizentasuna eta sedentarismoa prebenitzeko behar dituzten ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak bereganatuta izatea da. Horretarako, bederatzi saio izango dituen proiektua diseinatu da: hiru gurasoekin bakarrik, bost haurrekin bakarrik eta azkena guztiak batera. Proiektuak hiru aste iraungo du, honen emaitzak, prozesua, egitura eta baliabideak saioetan zehar ebaluatuko direlarik.
Ekarpen pertsonala: obesitatearen inguruko beste osasun-hezkuntza proiektuekin konparatuz, honek bi gauza berri erakusten dizkigu. Alde batetik, gurasoen parte hartzea ezinbestekoa dela etxeko ohiturak aldatzeko, eta bestetik, ariketa fisikoaren inguruko hezkuntza elikadura bezain garrantzitsua dela.
HITZ GAKOAK: obesitatea, sedentarismoa, haurrak, prebentzioa eta osasun-heziketa.